Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4303

EBAZPENA, 2016ko irailaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, museoetarako eta bildumetarako 2016ko diru-laguntzak emateko osatu behar den Balorazio-Batzordeko kideak izendatzen eta argitara ematen dituena.

Museoetarako eta bildumetarako 2016ko diru-laguntzak emateko modua arautzen eta deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko abuztuaren 19ko Agindua ikusi da.

Agindu horretako 13. artikuluak dioenez, Balorazio Batzordearen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna, Aginduak helburu duen gaian aditua.

– Carmen Ochagavía Araiz andrea, Kultura Ondarearen zuzendaritzako teknikaria

– María Teresa Izquierdo Marculeta andrea, Kultura Ondarearen zuzendaritzako teknikaria.

– Paul Esnaola San Sebastián jauna, Kultura Ondarearen zuzendaritzako teknikaria, idazkaria izango dena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala