Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4302

EBAZPENA, 2016ko irailaren 27koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena (Unibertsitate-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko 2016-2017 deialdia egiten du aginduak - 2015eko abenduaren 31ko EHAA, 249. zenbakia).

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordeak proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta honek laguntzak esleitu edo ukatuko ditu ebazpen bakar eta arrazoitu baten bidez; interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpena. Eta honako hauek argitaratuko dira EHAAn –guztiek horren berri izan dezaten–: erakunde onuradunen zerrenda, esleitutako urteko zenbatekoa eta finantziazioa jaso duen programaren titulua.

2016ko abuztuaren 29an ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako proiektuak garatzeko emandako laguntzen onuradunen zerrenda eta esleitutako zenbatekoak –honekin batera doan eranskinean jasotakoak– argitaratzea, Unibertsitate-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko 2016-2017 deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 31ko Aginduaren babesean (2015ko abenduaren 31ko EHAA, 249. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 27a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala