193. zk., 2016ko urriaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4284
EBAZPENA, 2016ko irailaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2016ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez, merezimendu-lehiaketaren deialdia egin zen, Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak esleitzeko. Ebazpen horrekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzeko diru-laguntzetako bat honako proiektu honi esleitzea:
1.– «La administración pública vasca y la recuperación de la industria: los retos para las estrategias de reindustrialización inteligentes». Javier Bilbao Ubillos, Vicente Camino Beldarrain eta Miren Gurutze Intxaurburu Clemente.
Bigarren artikulua.– Bigarren diru-laguntza hutsik uztea.
Hirugarren artikulua.– Lehenengo artikuluan aipatutako proiektuak baino ez duenez gutxieneko puntuazioa gainditu, aditzera ematea Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzeko diru-laguntzen ordezkorik ez dagoela.
Laugarren artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 28a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.