Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2016ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4279

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2012ko martxoaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, «Bizkaiko txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» jatorri deituraren erregelamendua aldatzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

«Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» jatorri deituraren erregelamendua aldatzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko martxoaren 7ko Agindua 2012ko uztailaren 17ko EHAAn (139. zenbakia) argitaratu zen. Agindu horren testuan, aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak aurkitu direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

Aginduaren xedapenetako artikulu bakarraren bigarren puntuan, 2012/3256 (4/2) orrialdean, honako hau dioen lekuan:

«Bi.– 13. artikuluko 1. paragrafoa aldatuko da; aurrerantzean honela egongo da idatzita:

1.– Hauexek dira «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» jatorri deituraren itzalpeko aroen motak eta beraien ezaugarri analitikoak:

(Ikus .PDF)

Honako hau esan behar du:

«Bi.– 13. artikuluko 1. paragrafoa aldatuko da; aurrerantzean honela egongo da idatzita:

1.– Hauexek dira «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» jatorri deituraren itzalpeko ardoen motak eta beraien ezaugarri analitikoak:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala