192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALA
BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ITSASKETA GANBERA OFIZIALA
GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ITSASKETA BAZKUNDE OFIZIALA
4278
IRAGARKIA, ETEentzako eta autonomoentzako Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak garatzeko laguntzen deialdiari buruzkoa (Txikizkako Merkataritza Plana).
Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak garatzeko deialdi publikoaren berri ematen dute; deialdi hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsak –Txikizkako Merkataritza Planaren barruan, EGEF 2014-2020 Hazkunde Adimentsua Programa Eragilearen 1. ardatzaren barruan– eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatua da.
Jarduketa honen xede nagusia da saltokien lehiakortasuna hobetzen laguntzea, banakako diagnostikoak eta hobekuntza-aholkuen txostenak eginez, saltoki horiek lehiakortasun-egoera hobetzea ahalbidetzen duten metodologiak eta aterabideak har ditzaten.
Eskabideak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2016ko urriaren 31n amaituko.
Deialdiaren testu osoa eta parte hartzeko eskabide-eredua ganbera bakoitzaren web-orrian daude eskuragai:
Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuetako Ganbera Ofiziala:
www.camaradealava.com
Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofiziala:
www.camarabilbao.com
Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofiziala:
www.camaragipuzkoa.com
Donostia, 2016ko irailaren 23a.
Arabako Ganberako presidentea,
GREGORIO ROJO GARCÍA.
Bilboko Ganberako presidentea,
JOSE ANGEL CORRES ABÁSOLO.
Gipuzkoako Bazkundeko presidentea,
PEDRO ESNAOLA LATASA.