192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4277
IRAGARKIA, graduondoko berezko titulu bat galdu dela jakinarazteko dena.
Graduko Batzordeak eta Graduondoko Batzordeak onartutako Berezko ikasketen arlorako prozedura arauen 4. kapituluko I. sekzioko 24.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, honen bidez jakinarazten da eskaria egin dela ondoren zehazten den titulua bikoizteko, Georgios Keramitsis jaunaren izenean, jatorrizko titulua galdu egin delako. Titulua: Unibertsitateko Masterra: Nazioarteko Lankidetza Ez-zentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Azterketa eta Kudeaketa Nazio Batuen Sistemaren Esparruan, unibertsitate honetako errektorearen 2006-01-31ko Erabakiaren bidez emana; Berezko Tituluen unibertsitate erregistroko zenbakia: 200600053; erreferentzia kodea: 200446200.
Hogeita hamar eguneko epean erreklamaziorik jaso ezean, titulu bikoiztua egiteko tramiteari ekingo zaio.
Leioa, 2016ko irailaren 29a.
Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,
MIREN NEKANE BALLUERKA LASA.