Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4271

IRAGARKIA, 2016ko irailaren 19koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez interesdunari jakitera ematen baitzaio erabaki dela haren etxebizitzaren salerosketa-kontratua suntsitzeko prozedurari hasiera ematea.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan.

Interesduna Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1, 48011, Bilbo) agertu daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta agertuta nahiz agertu gabe, hamabost egun balioduneko epea izango dute, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.

Iragarki hau argitara ematen da eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balio izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2016ko irailaren 19a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala