192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4270
IRAGARKIA, 2016ko irailaren 16koa, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez desjabetzeko jardunen eraginpean dagoen finka baten balio justua ezartzeari buruz Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak 2016ko maiatzaren 18an emandako erabakia jakinarazten baita.
Aipatutako erabakia/ebazpena/proposamena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.
Interesduna, bost eguneko epean, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango da (Kale Nagusia 85, seigarren solairua), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, era berean, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezake lurralde epaimahai honetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Eta hala jakinarazten da eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten, eta iragarki hau interesdun horientzako jakinarazpen indibiduala izan dadin.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko irailaren 16a.
Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,
M.ª DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.