192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4268
IRAGARKIA, Gipuzkoako Campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia eta Psikologia Fakultateak biltzen dituen eraikinaren kanpoko plakazko estaldura konpontzeko eta zortzi leiho zabaltzeko kontratua formalizatzeari buruzkoa (32/16 PN).
1.– Kontratua eskaintzen duena.
a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Unibertsitate Campusa. Telefonoa: 94 601 20 01.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.
c) Espediente-zenbakia: 32/16 PN.
2.– Kontratuaren gaia.
a) Kontratu-mota: obrak.
b) Helburuaren deskribapena: goiburuan adierazitakoa.
c) Lotetan zatitzea eta kopurua: ez.
d) Noiz argitaratu den espedienteko lizitazio-iragarkia: ez dago halakorik.
3.– Esleipenaren tramitazioa, prozedura eta era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: negoziatua.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, guztira: 418.889,39 euro (BEZ gabe).
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2016ko irailaren 5ean.
b) Noiz argitaratu den kontratatzailearen profilean: 2016ko irailaren 14an.
c) Kontratista: Eraikuntza Birgaikuntza Artapena (EBA), S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 320.492,27 euro (BEZ gabe).
6.– Noiz formalizatu den kontratua.
Kontratuaren data: 2016ko irailaren 15ean.
7.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.eus
Leioa, 2016ko irailaren 26a.
UPV/EHUren 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzeaz sinatua.
Gerentea,
LORE BILBAO ARTETXE.