Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4261

EBAZPENA, 2016ko irailaren 12koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Euskal Herriko Irristaketa Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan 1986ko urtarrilaren 30ean inskribatu zen, 56. zenbakiarekin. Orain Federakuntzaren estatutuetan artikulu bat aldatu da.

Euskal Herriko Irristaketa Federazioak, 2016ko ekainaren 13an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere estatutuen 1. artikulua aldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren Estatutuen 1. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen da:

«1. artikulua.– Euskal Herriko Irristaketa Federazioa nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. Kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol elkarteak biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, irristaketa modalitatea praktikatu, sustatu eta antolatzeko. Kirol modalitatea ondorengo diziplinek osatzen dute: Patin Hockeya, Hockeya-linea, Artistikoa, Abiadurako Irristaketa, Skate boarda, Freestyle, Roller Derbya eta Alpino jaitsiera.»

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotzen denaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen kontra Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari gorako errekurtsoa jar dakioke hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 12a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala