Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IRUNGO UDALA
4253

IRAGARKIA, 2016ko ekitaldiko enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa.

Udal honetako alkate-lehendakariak 1528. zenbakiko ebazpena eman du, 2016ko irailaren 21ekoa, eta honela dio haren xedapen-zatiak, besteak beste:

Onartzea 2016ko ekitaldiko enplegu publikoaren eskaintza eta xedatzea plaza hauek sar daitezela.

– Administrazio bereziko eskala.

Teknikari laguntzailearen azpieskala:

Plaza: Administrazio bereziko teknikari laguntzailea.

Langile-kopurua: 5*

Lanpostua: 238 – Informazioko eta Tramitazioko agentea.

Eskatutako titulazioa: Batxilergoa / LHII.

Taldea: C1.

(*) Barne-sustapenaren bidez betetzeko deialdiko plazak enplegu eskaintza publikoa handituko du bete gabe gelditzen bada.

– Administrazio bereziko eskala:

Zerbitzu berezien azpieskala.

Klasea: Udaltzaingoa.

Plaza: udaltzaina.

Langile-kopurua: 9*

Lanpostua: 485 – Udaltzaingoko agentea.

Eskatutako titulazioa: DBHko graduduna.

Taldea: C2 (C1 jabetzan lanpostua hartu ondoren eta Euskadiko Poliziaren Legearen 118.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako).

(*) Eskaintza 2 zuzkiduratan ere handitu daiteke, gaur egun egiten ari den barne-sustapenaren prozesuaren emaitzaren arabera.

Honako ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian zuzenean aurkara daiteke, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta bi hileko epean; hori guztia, egoki irizten den beste edozein errekurtso aurkeztetik at.

Irun, 2016ko irailaren 29a.

GIZA BALIABIDE ETA ZERBITZU OROKORRETAKO BURUA.


Azterketa dokumentala