188. zk., 2016ko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4176
EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 31koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez argitaratzen da, 2015eko ekitaldiari dagokionez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan arautu ziren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda; agindu horren bidez, Merkataritza Bulego Teknikoentzako laguntzak ezarri eta arautu ziren.
Diru-laguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren 13. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoarekin bat, Merkataritzako zuzendariak honako hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Merkataritza sustatzeko Bulegoentzako laguntzak ezarri eta arautzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2015eko abuztuaren 14ko Ebazpenean aurreikusitako 2015eko ekitaldiko laguntzen onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera; honekin batera doan zerrendako esleipendunei horren berri eman zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 31.
Merkataritzako zuzendaria,
JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.