185. zk., 2016ko irailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4107
AGINDUA, 2016ko irailaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroetan dauden lanpostu hutsak betetzeko lehiaketaren ebazpenaren ondorioz Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrietako Erregistratzaileak izendatzeko dena.
Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higiezinen Erregistroan hutsik dauden lanpostuak betetzeko, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak instruitutako espedientea ikusi da. Lanpostu horietarako deia 2016ko maiatzaren 18ko Ebazpenaz egin zen, eta 2016ko maiatzaren 30ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horiek horrela, Autonomia Estatutaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroko lanpostuak betetzeko:
Amurrioko jabetza erregistroa: Enrique Paramo Maside jauna.
Vitoria-Gasteizeko 4 zenbakiko jabetza erregistroa: Carlos Jesús Arozarena de la Lama jauna.
Bilboko 8 zenbakiko jabetza erregistroa: Carlos Maria Caviedes Inestrillas jauna.
Santurtziko jabetza erregistroa: Leopoldo Sanchez Cabrera jauna.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 15a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.