Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ORIOKO UDALA
4071

IRAGARKIA, Orioko zarata maparen onarpenari buruzkoa.

Orioko udalbatzarrak, 2016ko ekainaren 27an egindako ezohiko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1.– Behin betikoz onartzea Orioko zarata-mapa, inolako aldaketarik egin gabe 2016ko apirilaren 5eko udalbatzarraren ezohiko bilkuran hartutako lehen onarpeneko erabakiarekiko.

2.– Argitaratzea Orioko zarata-maparen behin betiko onarpenaren erabakia EHAAn eta GAOn.

3.– Bidaltzea Orioko zarata-mapa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailordetzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, formatu digitalean, azterketaren agiri eta irudiekin batera.

Hori guztia, Euskadiko Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazten dizugun erabaki edo ebazpen hau behin-betikoa da administrazio bidean eta honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegien aurrean, bi hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jasotzen duzunetik kontatzen hasita.

Hori baino lehen, hala ere, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezakezu alkate-presidentearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jasotzen duzunetik kontatzen hasita. Kasu horretan, ezin izango duzu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta berraztertze-errekurtsoa erabaki edo atzera bota arte.

Egoki iruditzen zaizun beste edozein errekurtso ere jar dezakezu.

Orio, 2016ko abuztuaren 9a.

Alkatea,

JOSE ANGEL ZALDUA IPARRAGUIRRE.


Azterketa dokumentala