Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4068

AGINDUA, 2016ko irailaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoak emateko deialdia egiten baita talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko, bai eta 2016ko ekitaldian jarduera-eremu hauetan ohitura osasungarriak sustatzeko ere.

Osasun publikoa eta adikzioak Osasun Sailari dagozkion esparruak dira, hala ezarrita baitago Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 12.1 artikuluan; izan ere, dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dira.

Agindu hau 2016ko ekitaldirako adikzioen esparruko ohiko laguntzetan oinarritzen da. Ildo horretan, Euskadiko Osasun Antolamenduari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, EAEko botere publikoei dagokie osasuna sustatu eta indartzea jarduera sozioekonomikoan diharduten sektore guztietan, helburu hauek lortzeko: bizi-ohitura osasungarriak suspertzea, arrisku-faktoreak desagerraraztea, ondorio txarrak saihestea eta, batik bat, osasunaren garrantziaz jabetu eta kontzientziatzea. Halaber, aipatutako legearen 3. artikuluak adierazten du osasunaren alorreko euskal administrazioari dagokiola osasun publikoaren babes orokorra bermatzea, osasuna sustatzeko neurrien bidez.

Adikzioei eta droga-mendekotasunari laguntza integrala emateari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legea da aurreko ekitaldiko deialdiak barne hartzen zituen legea ordezten duen lege-testu berria. Osasun publikoaren ikuspegitik, Adikzioei eta droga-mendekotasunari arreta emateko ereduaren funtsezko oinarri gisa, legeak osasunaren, prebentzioaren, eskaintza-murrizketaren, laguntzaren, gizarteratzearen eta prestakuntza eta ikerketaren sustatze-esparruak garatzen ditu. Lege honen helburua da adikzioei diziplina anitzeko ikuspegi integral batetik heltzea, ohitura osasungarriak lortzeko eta osasun-kulturaren ingurukoak, osasuna sustatzea eta prebentzioa jarduera lehenetsia eta lehentasunezkoa izateko.

Prebentzioaren esparruaren barruan, esparru komunitarioa da lehentasunezkoa pertsonei eta pertsona horien komunitateari eskaintzen zaizkien zerbitzuen hurbiltasunagatik, eta, batik bat, udalek eta mankomunitateek eskaintzen dituzte. Ildo horretan, agindu honen bidez, prebentzio komunitariorako programak garatzeko talde teknikoak sortzen eta haien mantentzea sustatzen jarraitu nahi da, bai eta adikzioen inguruan udalek edo, hala dagokionean, foru aldundiek plan lokalen inguruko programak eta jarduerak sustatzen ere, plan horiek egin, garatu eta egikarituz.

Bestetik, adikzioen esparruan oso nabarmentzekoak dira irabazi asmorik gabeko gizarte eragileen jarduerak; horien garrantzia aitortzen da apirilaren 7ko 1/2006 Legean, erakunde horiek gai horren inguruan garatzen dituzten proiektuak sustatzeko emandako diru-laguntzen ingurukoan.

Aurrekoaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen VI. Plana (2011-2015) dugu ardatz nagusi diru-laguntzaren xedeko jarduketek errespetatu beharreko ildo estrategiko eta ekintzetarako. Halaber, Euskadiko 2013-2020 Osasun Planak jasotzen du Adikzioen VI. Planean aurreikusitako jarduera-ildoen eta ekintzen garapena, Adikzioen lehentasunezko esparruaren Inguru eta Ohitura osasungarriak lortzeko.

Aginduak jasotzen du erakunde interesdunek teknika telematikoak erabiltzeko aukera, eskaerak aurkezten eta prozedura kudeatzen laguntzeko.

Azkenik, deialdi hau ondo egokitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen eta aurreko ekitaldiko edukiak mantentzen dituen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluak ezarritakoari.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legea onartuz.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN KOMUNAK

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da osasun publikoaren eta adikzioen eremuan 2016. urtean emango diren diru-laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek, hain zuzen ere, adikzioen prebentziorako udal-taldeak sortzeko eta mantentzeko; adikzioen prebentzio komunitariorako udal proiektu espezifikoak garatzeko eta arrisku eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko emango dira, bai eta jarduera-esparru hauetan ohitura osasungarriak sustatzeko ere.

Hauek dira Agindu honen bidez lortu nahi diren helburu orokorrak:

– Adikzioen Euskal Autonomia Erkidegoko VI. Planaren jarduera-ildoetan hobekien sustraitutako programei eta proiektuei eustea. Plan hori 2012ko apirilaren 4an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak.

– Behar berriak azaltzea eta, behar horiek kontuan hartuta, horiei erantzungo dieten proiektu berriak bultzatzea.

– Proiektuak eta programak hobetzen laguntzea eta, horretarako, esku hartzeko protokoloen diseinu- eta sistematizazio-prozedurei jarraitzea.

2. artikulua.– Bateragarritasuna bestelako diru-laguntza edo laguntzekin.

1.– Agindu honen bidez araututako diru-laguntzak ematea bateragarria da jarduera bera finantzatzeko Administrazio berak edo beste batzuek edo beste erakunde publiko zein pribatu batzuek ematen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratzearekin. Diru-laguntzen zenbatekoak ezin du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako diru-laguntzekin edo laguntzekin batera bada ere.

2.– Aurrekoaren ondorioetarako, eskabidearekin batera, helburu bera lortzeko bestelako finantzaketa-iturrien (edo halakorik ez izatearen) eta iturri horien eta, hala badagokio, oraindik ebatzi gabe dauden laguntza-eskaeren zenbatekoaren erantzukizun-deklarazioa aurkeztu behar da.

3.– Jasotako laguntzaren eta diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, onartutako jardueraren aurrekontua baino gehiago bada, gehiegi emandako kopuru hori kendu egingo zaio eman beharreko diru-laguntzari.

3. artikulua.– Laguntzak elektronikoki izapidetzea.

1.– Diru-laguntza hauek izapidetzeko bitarteko elektronikoak erabiltzean, arau hauek hartuko dira kontuan: ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa; otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, Administrazio Elektronikoari buruzkoa, eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroak sortzeari, antolatzeari eta funtzionatzeari buruzkoa.

2.– Bitarteko elektronikoak erabiltzeko jarraibideak osasun publiko eta adikzio-gaietan eskumena duen Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira, euskadi.eus-en.

– http://www.osakidetza.euskadi.es/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap2_manten_eq_tec_2016/es_ayuda/ficha_procedimiento.html

– http://www.osakidetza.euskadi.es/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap3_des_pr_prevencion_2016/es_ayuda/ficha_procedimiento.html

– http://www.osakidetza.euskadi.es/r85-ckdrog06/es/contenidos/ayuda_subvencion/cap4_des_pr_riesgos_danos_2016/es_ayuda/ficha_procedimiento.html

3.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin ahal izango dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

4. artikulua.– Eskabideen aurkezpena: modua eta epea.

1.– Eskabideak aurkezteko hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.

2.– Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Herritarren Arretarako Bulegoetan (Zuzenean) eta lurralde ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkez daitezke, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez. Eskaera-eredua Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren egoitza elektronikoan ageri da, euskadi.eus-en, bai eta Agindu honi dagozkion eranskinak ere.

Era berean, bitarteko elektronikoak ere erabil daitezke laguntza-eskabideak eta gainerako agiriak aurkezteko. Informazioa eta prozedura eskura izango dira Osasun publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan, 3. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jardueren arabera.

3.– Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du esan nahi aurrerantzean ere prozeduraren gainerako izapideak egiteko bide bera erabili behar denik, edozein unetan alda daiteke-eta.

Eskabidearen osteko izapideak, modu elektronikoan, euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan egingo dira, Nire kudeaketak atalean.

4.– Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzara zuzendu behar dira eskabideak –Osasun Publiko eta Adikzioen Zuzendaritzaren euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan eta Agindu honen eranskinetan argitaratuko den ereduaren araberakoak izan behar dute–, eta han bertan adierazitako agiri osagarriak.

5.– Erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Orobat, eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak ezartzen duenari jarraituz.

6.– Laguntzak eskatu dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko ditu erakunde kudeatzaileak, behar beste aldiz, eskatzaileen onespenaren beharrik gabe, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3. artikulua aplikatuz. Dekretu horren bidez onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

7.– Eskabideetan adierazi behar da laguntza eskatu duen pertsonak/erakundeak baimena ematen diola espresuki Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dokumentazioaren parte bat eskuratzeko edo egiaztatzeko, horregatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak duen egiaztatzeko, kontrolerako eta ikuskatzeko ahalmena.

– Pertsona fisikoen nortasun-datuak:

Kanal elektronikoan, interesdunak, aitortutako ziurtagiri elektroniko batekin identifikatu bada, ez du agiririk aurkeztu beharko.

Aurrez aurre edo bertaratuta: pertsonak baimena ematen badu Administrazioak nortasun-datuak egiazta ditzan eskumena duen Administrazioan, ez du beste agiririk aurkeztu beharko, eta hauxe markatu beharko du eskabidean:

«Baimena ematen diot deialdiaren erakunde kudeatzaileari eskumena duen Administrazioan egiaztatzeko edo ziurtatzeko, bide telematikoen bidez, edo, hala badagokio, eskura daudenen bidez.»

Pertsonak baimenik ematen ez badio Administrazioari datuak egiazta ditzan, honela ekar daitezke datu horiek: paperean (fotokopia) edo euskarri elektronikoan (eskanerretik pasatutako kopia, pdf formatuan, eta elektronikoki sinatua); eta honela egiaztatuko dira: Nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko balio duen antzeko dokumenturen baten bidez.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikulua aplikatuz, erantzukizun-deklarazio baten bidez egiaztatuko dira eskabide normalizatuan ondorengo betebeharrak:

a) Jakinaraztea helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu direla, eta, hala balitz, lortu, beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutan.

b) Hauxe egiaztatzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, ez dagoela sartuta inongo itzulketa- edo zehapen-prozeduretan, edo prozedura horiek amaituta daudela.

Orobat, agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak amaituta eduki beharko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude, behintzat.

c) Hauxe ere egiaztatzea: erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratiborik edo penalik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez duela laguntza horiek jasotzen uzten ez dion legezko debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoa barne.

9.– Gainera, erantzukizun-deklarazio batekin ere ordez daiteke, hauek guztiak adieraziz:

– Erakundea legez eratuta dagoela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta.

10.– Agindu honi dagozkion erantzukizun-deklarazio guztietan jasotako datuak egiazkoak direla egiaztatu behar da, ordeztutako agiriak aurkeztuta edo erakunde kudeatzaileari baimena emanda adierazitakoak egiazkoak direla ziurtatzeko, eta proposatutako pertsona onuradunek, laguntza edo diru-laguntza emateko prozedura ebatzi baino lehen, egiaztatu ere.

5. artikulua.– Instituzio eta erakunde onuradunen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan adierazitako betebeharrak, aplikatzekoak diren heinean, alde batera utzi gabe, laguntzen onura jaso duten instituzio eta erakundeek hauek bete beharko dituzte, Aginduaren beste artikuluetan ezarritakoez gain:

– Emandako diru-laguntza onartzea. Hain zuzen ere, onartutzat emango da diru-laguntza baldin eta diru-laguntzaren esleipenaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek diru-laguntza horri espresuki uko egiten ez badiote.

– Diruz lagundutako jardueren xede edo izaeraren aldaketa ekar dezakeen edozein gertakizunen berri ematea, eta Osasun Sailari laguntzea jarduera horien egiaztapen, ikuskapen, jarraipen eta kontrolerako prozeduretan.

– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren babesa berariaz jasotzea diruz lagundutako jarduera guztietan, baldin eta zabaltzeko edo, hala badagokio, argitaratzeko badira.

– Diru-laguntzen norakoa eta erabilera bermatzea erlazio-bermeen zein berme errealen bitartez, aplikatu beharrekoak direnean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren lehenengo tituluan aurreikusitakoaren arabera; Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzultzeen araubide orokorra, eta diru-laguntza horien kudeaketan esku hartzen duten erakunde kolaboratzaileen betekizun, erregimen eta eginbeharrak ezarri ziren.

– EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planean adierazitako konpromisoei jarraikiz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 18.4 artikuluan adierazitakoa betez, laguntzetarako agindu honetako jardueren ondorioz sortutako memoria, proiektu eta bestelako testu idatzietan hizkera sexistarik ez erabiltzea.

6. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak osorik betetzen ez badira, edo laguntza-kapitulu bakoitzean zerrendatutako dokumentazioa faltan badute, errekerimendua egingo zaio interesdunari, hamar eguneko epean zuzendu ditzan akatsak edo aginduzko dokumentuak aurkeztu. Hauxe ere jakinaraziko zaio: hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela joko dela. Administrazioa behartuta dago eskaera horri buruzko berariazko ebazpena ematera eta ebazpen hori jakinaraztera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak) 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

7. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldaketa gertatuz gero –betiere diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen bada–, edo beste diru-laguntzarik pilatuz gero –berdin dio administrazio publiko honek edo beste batzuek edo beste erakunde publiko zein pribatu batzuek emana izan–, diru-laguntza emateko ebazpena alda daiteke. Ondorio horietarako, Osasuneko sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du, eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, diru-laguntza emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuz, eta diru-laguntza jaso duten instituzioek eta erakundeek itzuli egin beharko dute jaso duten gehiegizko kopurua.

8. artikulua.– Datuen babesa.

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzean ematen diren datuak «Droga-mendekotasunarekin erlazionatutako laguntzak eta diru-laguntzak» eta «Laguntzak jasotzea dagokien entitateak» fitxategi automatizatuetan sartuko dira, Osasun eta Kontsumo sailburuaren 2011ko abenduaren 22ko Aginduan ezartzen den moduan; agindu horren bitartez arautzen dira Osasun Sailaren eta Kontsumobideren, Kontsumoaren Euskal Institutuaren izaera pertsonaleko datuen fitxategiak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesten dituen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) xedatutakoari jarraikiz. Fitxategi horien helburua diru-laguntzen espedienteak kudeatzea da, eta datuen segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurri guztiak dituzte; hain zuzen ere, datu horiek ez zaizkie hirugarren batzuei jakinaraziko, legez ezarritako kasuetatik kanpo. Nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak erabil daitezke, espresuki aitortzen baititu DBLOk; horretarako, idazki bat igorri beharko zaio Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari.

9. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publizitate-prozedura.

1.– Agindu honetan araututako laguntzen kudeaketarako organo eskuduna Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza izango da.

2.– Lehiaketaren prozeduraren bidez ebatziko dira III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako laguntzak. Aurkeztutako eskabideak balioesteko, dagokion Balioespen Batzordea eratuko da, eta hauek izango dira batzordearen kideak: Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria –batzordeburua izango da–; Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren koordinatzaile soziosanitarioa, Osakidetzako osasun mentalaren sareko koordinatzailea eta Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordeak edota haien ordezkaritza dutenak. Kide anitzeko organoko Idazkaritza beteko du batzordeburuak batzordekideen artean izendatutako pertsonak. Balioespen-batzordeko osaera parekidea bilatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 3.7 artikuluan xedatutakoa bete dadin.

3.– II. kapituluan aurreikusitako laguntzak jasoko dituzte eskabideak behar den epean eta moduan aurkeztu dituzten erakunde guztiek, baldin eta Agindu honen 14. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badute.

4.– II. kapituluan aurreikusitako laguntzetara aurkeztutako proiektuak Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak aztertu eta balioetsiko ditu, eta, gainera, irizpen espezializatuetara jotzeko aukera ere izango du.

5.– Diru-laguntzak Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak edo balioespen-batzordeak egoki iritzitako informazio eta dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango diete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera hobeto ulertzeko behar badute, bai eta erantsitako datuak erkatzeko eta beharrezko diren egiaztapenak egiteko ere, diru-laguntzak behar bezala esleitzeko.

2016ko azaroaren 30 baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren laguntzetarako eskabideak.

6.– Laguntzak emateko ebazpenek erakunde onuradunaren betebeharrak adieraziko dituzte, Agindu honen 5. artikuluan baitaude aurreikusita betebehar horiek, eta beren-beregi aipatuko dute onuradunaren beste betebehar bat: laguntzen erabilera fiskalizatzeko funtzioak betetzean, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duten informazio guztia ematea.

7.– Publizitate-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz eta banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren erakundeen zerrenda (esleitutako kopuruak adierazita) eta hasiera batean emandako diru-laguntza aldatu zaienena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

8.– Osasuneko sailburuordeak agindu honi jarraituz ematen dituen laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Osasuneko sailburuaren aurrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

10. artikulua.– Isiltasunez ukatzea.

Agindu honen babesean egindako laguntza-eskaerak ebatzi eta jakinarazteko aurreko artikuluan ezarritako epea igaro ondoren berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaerak ezetsitzat hartuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; edonola ere, Administrazioak badu berariaz ebazteko betebeharra.

11. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta emateko muga.

1.– Agindu hau betetzeko, 2.615.613 euroko gehieneko kopurua emango da. Adierazitako zenbatekoa honela zatikatuko da, II. - IV. kapituluetan aurreikusi bezala:

– Adikzioen prebentzio komunitariorako talde teknikoak sortu eta mantentzeko (II. kapitulua): 1.172.985 euro.

– Tokiko planei eta ohitura osasungarriak sustatzeko planei lotutako Adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, jarduera-eremu horretan (III. kapitulua): 561.215 euro.

– Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko eta adikzioen esparruan ohitura osasungarriak sustatzeko (IV. kapitulua): 881.413 euro.

2.– II. kapituluan aurreikusitako laguntzei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura iristen ez bada, 17. artikuluak gehienez ahalbidetzen duen zenbatekoraino, edo eskatutako zenbatekoraino, txikiagoa balitz, laguntzen artean banatuko da zuzkidura, behar adina funts egongo balitz laguntzei legokiekeen zenbatekoaren proportzioan.

3.– II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako laguntzetan uko egiterik gertatuz gero, emandako diru-laguntza onartzeko epea igarota, ebazpen bat idatziko da, zeinak, balioespen-batzordeak emandako puntuazio-hurrenkera aintzat hartuta, uko egiteetatik ateratako zenbatekoa esleituko baitu.

12. artikulua.– Ez-betetzeak.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetakoren batean badago diru-laguntza jaso duen erakunde onuraduna, edo agindu honetan nahiz aplika daitekeen gainerako araudian edo diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, Osasuneko sailburuordeak ebazpen bat emango du; horren bitartez, ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu dela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako diru-laguntza eta aplika daitezkeen legezko interesak –diru-laguntza ordaindu zenez geroztikoak– Euskal Autonomia Erkidegoko Altxortegi Orokorrera itzuli behar direla, hargatik eragotzi gabe abenduaren 17ko 698/1991 dekretuan ezarritakoaren arabera bidezkoak izan litezkeen gainerako akzioak. Aipatutako zenbatekoak sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien legezko ondorioetarako, erantzukizun-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 64. artikuluan xedatutakoa izanik.

13. artikulua.– Itzultzeko prozedurak.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuan, hau izango da jasotako laguntzen itzultze-prozedura:

Prozedura hasteak eten egingo ditu, hala badagokio, oraindik egiteko dauden ordainketak.

Osasuneko sailburuordeak prozedura hasi dela eta zergatik hasi den adieraziko dio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

Alegazioak jaso eta gero, edo alegazio-epea alegaziorik egin gabe amaitzen bada, amaiera emango zaio prozedurari, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

Itzultzeko prozeduraren gehienezko epea hamabi hilabetekoa izango da.

Ez-betetzeren bat egon dela erabakiz gero, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela adieraziko du. Hala badagokio, bidezko zenbatekoak Euskal Herriko Altxortegi Orokorrari itzultzeko beharra dagoela ere adieraziko du. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, gehienez ere. Ebazpena jakinarazten den egunean hasiko da epea. Epe hori borondatezko aldiaren epea izango da.

Dagozkion kopuruak borondatezko aldian itzuli ez badira, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, aplikagarri den legezko araudian xedatutakoa betez joka dezan.

II. KAPITULUA
TALDE TEKNIKOAK SORTU ETA MANTENTZEKO LAGUNTZAK

14. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Adikzioen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko laguntzak, 8.000 biztanletik gorako EAEko herrietako toki-erakundeek (udalak edo mankomunitateak) eskuratu ahal izango dituzte baldin eta adikzioei buruzko toki-plan bat onartua badute eta esparru horretan ohitura osasungarriak sustatzeko jarduerak egiten ari badira.

Halaber, adikzioen inguruko talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerrietako toki-erakundeei dagokienez, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) EAEko foru-aldundiek, baldin eta toki-erakundeen multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:

– Toki-erakundeen multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (mankomunitatea osatuz gero, mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).

– Arreta eskainitako populazioa guztira 8.000 biztanle baino gehiagokoa izatea.

b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten EAEko udalak, baldin eta arreta ematen zaien herri horien populazioa, guztira, 8.000 biztanletik gorakoa bada.

2.– Agindu honen 15.2 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, adikzioen prebentzio komunitariorako eta esparru horretan ohitura osasungarriak sustatzeko talde teknikoek funtzio nagusitzat izango dute Droga-mendekotasunen eta adikzioen arreta osoari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen 67.1.a) eta 68.1.a) artikuluei erreferentzia egiten dioten foru aldundiaren edo tokiko erakundeen planean ezarritako helburuak betetzea.

15. artikulua.– Talde teknikoen baldintzak, funtzioak eta osaera.

Talde teknikoek, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jasoko badituzte, ezinbesteko baldintza izango dute ondoko paragrafoetan xedatutakoari egokitzea, betekizunei, eginkizunei eta osaerari dagokienez:

1.– Talde teknikoek baldintza hauek bete behar dituzte:

– Euskal Autonomia Erkidegoan adikzioen prebentzio komunitarioari eta esparru horretan ohitura osasungarriak garatzeari lotutako politika eraginkortasunez gauzatzeko lanbide-trebakuntza egokia izatea.

– Tokiko erakunde eskatzailearen gizarte-zerbitzuen jarraibideak kontuan izanik jardungo du talde teknikoak, zeinaren kontratazioaren kostu ekonomikoa erakunde eskatzaileak hartuko baitu bere gain.

2.– Talde teknikoek, Agindu honen 14.2 artikuluan xedatutakoaz gain, eginkizun hauek izango dituzte:

a) Adikzioen fenomenoak komunitatean duen garrantzia behar bezala ezagutzeko nahitaezkoak diren ekintzak garatzea eta osasunarentzat onuragarriak diren bizitza-ohiturak sustatzea, adikzioen esparruan ohitura osasungarriak eta osasuna lortzeko hezkuntza sustatuz.

b) Udal-arloei eta erakunde laguntzaileei aholkularitza ematea adikzioen esparruko jardueren plangintzan eta adikzioen inguruko Tokiko Planak egikaritzean bai eta esparru horretan ohitura osasungarriak sustatzean, esku-hartze integrala eta koordinatua lortzeko.

c) Pertsonak, familiak eta kolektiboak komunitatean eskuragarri dauden gizarte-baliabideei buruz informatzea eta gai horretan aholkatzea eta, hala badagokio, ohiko gizarte-laguntzara edo zerbitzu espezializatuetara bideratzea (hala eskatzen duten kasuetan).

d) Beren funtzioak garatzean osasun- eta hezkuntza-zerbitzuekin eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko eta esparru horretan osasuna sustatzeko zerbitzuekin lankidetzan aritzea.

e) Administrazio publikoei laguntzea eta irabazi-asmorik gabeko ekimen pribatuak sustatzea. Batik bat, Eusko Jaurlaritzak sustatutako udalez gaindiko esparruko proiektuak gauzatzen lagunduko dute.

f) Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko berariazko jardun-programen garapenean aurreikusten diren jarduerak, bai eta adikzioen esparruan ohitura osasungarriak sustatzeko jarduerak.

3.– Adikzioen prebentzio komunitarioko talde teknikoek langile hauek eduki behar dituzte:

– 8.001 biztanletik 20.000ra bitarteko populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duen pertsona bat, lanaldi osoan.

– 20.001 biztanletik 45.000ra bitarteko populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duen pertsona bat, lanaldi osoan, eta administrari-laguntzaile bat, lanaldi erdian.

– 45.000 biztanletik gorako populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duten bi pertsona eta administrari-laguntzaile bat, guztiak lanaldi osoan.

– Foru-aldundientzako eta hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten udalentzako laguntzei dagokienez, gainerako toki-erakundeen baldintza berberetan finantzatuko dira taldeak, alegia, kontuan harturik zenbat biztanle dituen toki-erakundeen multzo bakoitzak.

16. artikulua.– Eskabideen memorietan jaso beharreko datuak.

1.– Talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko eskaera-eredua agindu honen I eranskinean eskura daiteke eta Osasun Publikoaren era Adikzioen Zuzendaritzaren egoitza elektronikoan euskadi.eus-en.

2.– Eskaeretako memoriek bat etorri behar dute agindu honen II eranskinean eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren egoitza elektronikoan, euskadi.eus-en, jasotako ereduarekin eta gutxienez datu hauek jaso behar dituzte:

– Talde teknikoen deskribapena; helburuak, aurreikusitako proiektuak, eta zerbitzua emateko modua jasoko dira bertan.

– Talde teknikoak osatuko dituzten pertsonen kopurua: izen-abizenak, maila profesionala eta titulazioa, lanaldi-mota (osoa edo erdia), adikzioen prebentzio komunitarioari eskainitako denbora (orduak, lanpostuari esleitutako funtzioak eta garatutako zeregin zehatzak), lan-kontratuaren hasiera- eta amaiera-eguna eta taldekide bakoitzaren lan-kostua (Gizarte Segurantza barne).

– Zerbitzuak erabil ditzakeen baliabide materialak.

3.– Laguntzak jasoko dituzten erakundeek «Erantzukizun-deklarazioak» ereduan adikzioen tokiko planaren atala bete behar dute, eta jaso plana indarrean dagoela. Plan hori egiten ari diren erakundeen kasuan, erakunde horretan fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria aurkeztuko da, plana prestatzen ari direla egiaztatzeko.

4.– Zerbitzua azpikontratatuta duten udalek azpikontratatutako erakundearekin duten kontratuaren kopia bat aurkeztu behar dute. Kontratuan agertzen ez bada, informazio hau eman behar da:

– Kontratatutako langileen prestakuntzari dagokion jatorrizko titulua edo fotokopia.

– Kontratatuek adikzioen prebentzio komunitarioari eskainitako denbora (orduak, lanpostuari dagozkion funtzioak eta garatutako zeregin zehatzak).

– Kontratatutako langile horien lan-kostua (Gizarte Segurantza barne).

17. artikulua.– Zenbatekoa eta ordaintzeko era.

1.– Osasun Sailak 2016. ekitaldiari dagokion aipatutako talde teknikoetako langileen kostuaren % 75 finantzatu ahal izango du. Ehuneko hori aplikatuko zaion oinarria ez da ezein kasutan ondokoak baino handiagoa izango:

– Goi-mailako langile teknikoa lanaldi osorako, urteko 45.470 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

– Erdi-mailako langile teknikoa lanaldi osorako, urteko 37.245 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

– Administrazio-langilea lanaldi osorako, urteko 30.024 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

2.– Ordainketa zatika egingo da. Lehen % 80a laguntza onartzean ordainduko da, eta gainerako % 20a, berriz, ekitaldia amaituta eta dagokion toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak egiaztagiria eman ondoren. Hauek jaso beharko dira egiaztagiri horretan: eskabidean exijitutako talde teknikoak osatu dituzten pertsonen datuak eta talde tekniko horien kontratazioaren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa. Ezarritako ereduaren araberakoa izan behar du ziurtagiri horrek, eta 2017ko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu behar da.

Era berean, Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzara bidali beharko da justifikazio-memoria bat, diruz lagundutako jarduera edo proiektua balioetsiz eta zenbateraino bete den adieraziz. Hala ere, toki-erakundeak Agindu honen III. kapituluko laguntzak ere eskatu baditu, ez du justifikazio-memoria hori zertan aurkeztu: 21. artikuluan adierazitakoa besterik ez du aurkeztu beharko.

Memoria hori Herritarrei Laguntzeko bulegoetan (Zuzenean) eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako erakundeetan, bestela, atal guztiak behar bezala beteta. Eredua agindu honen III. eranskinean eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan.

Era berean, bitarteko elektronikoak ere erabili ahal izango dira justifikazioak aurkezteko, euskadi.eus/Nire kudeaketak atalaren bidez. Informazioa eta prozedura eskura izango dira Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan, 3. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jardueren arabera.

III. KAPITULUA
ADIKZIOEN PREBENTZIO KOMUNITARIOKO PROGRAMAK GARATZEKO ETA JARDUERA-EREMU HORRETAN OHITURA OSASUNGARRIAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK

18. artikulua.– Xedea eta erakunde onuradunak.

1.– Kapitulu honen xedea da: 2016an zehar EAEko toki-erakundeei arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko, bai eta ohitura osasungarriak sustatzeko programak eta esku-hartzeak garatzeko emango zaizkien diru-laguntzak arautzea. Programa eta esku-hartze horiek adikzioen edo droga-mendekotasunen alorreko tokiko planetan egon behar dute, –plan horiek onartuta edo prestatzeko prozesuan daudela–. Udalek banaka edo mankomunatuta prestatu eta garatu behar dituzte plan horiek, eta ekintza egituratu eta koordinatuen multzo ordenatu bat osatu behar dute.

2.– Adikzioen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, zuzenean edo erakunde espezializatuekin lankidetzan, haien lurralde-esparruan adikzioen prebentzio komunitariorako programak kudeatzen dituzten toki-erakundeek. Halako programatzat hartuko dira gizarte-komunitatearen gaitasuna sustatzeko helburua dutenak, adikzioen fenomenoari heltzeko jarduerak garatzen dituztenak, eta esparru horretan ohitura osasungarriak bultzatu zein osasunerako hezkuntza sustatzen dutenak.

19. artikulua.– Eskabideen memoriek eta dokumentazio osagarriek jaso behar dituzten datuak.

1.– Eskaera egin duen erakunde bakoitzak diru-laguntzarako eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du, garatu beharreko jarduerak finantzatzen laguntzeko; horrenbestez, egin nahi dituzten proiektuak programa bakar batean bildu beharko dituzte. Eredua Agindu honen IV. eranskinean eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan aurki daiteke.

Eskabide-memoria horiek agindu honen V. eranskinean eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan argitaratutako ereduaren araberakoa izan behar dute, eta gutxienez datu hauek jaso behar dituzte:

– Programa aurkezten duen erakundearen eta pertsonaren identifikazio-datuak: nor den, zer erakunde eta zeren ordezkari gisa, eta kokapen-datuak: posta-helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa etab.

– Programaren izena.

– Erakunde sustatzailea.

– Programa horrekiko harremanaz arduratzen den teknikariaren datuak.

– Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko 2011-2015eko Adikzioen VI. Planean txertatzea, eta zehaztea, halaber, 2013-2020ko Osasun Planean jasotako ildoa eta programak, bai eta programa osatzen duten proiektu bakoitzaren kostua adieraztea.

– Programa Adikzioen Tokiko Planean edo Tokiko Planaren ildo estrategikoetan, lantzeko fasean baldin badago, txertatzea.

– Programa nola garatuko den deskribatzea.

– Justifikazioa edo arrazoiak: egoeraren diagnostikoa.

– Programaren eta programa sustatzen duen erakundearen historia laburra.

– Oinarri teorikoak: zer arlotan eragin nahi den.

– Programaren helburuak: helburu orokorra, helburu bereziak eta helburu operatiboak.

– Programaren jarduerak honako fase hauetan: plangintza eta diseinua, inplementazioa eta gauzatzea, ebaluazioa eta aurreikusitako beste fase batzuk.

– Programaren baliabideak, koordinazioa eta sareko lana barne.

– Programaren aurrekontua, bi puntu hauek ere adierazita: kostu osoa, kontzeptuen arabera banaturik, eta diru-sarrerak.

2.– Laguntza-mota hauek jasoko dituzten erakundeek «Erantzukizun-deklarazioak» ereduan Adikzioen Tokiko Planaren atala bete behar dute eta jaso plana indarrean dagoela. Plan hori lantzen ari diren erakundeen kasuan, erakunde horretan fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria aurkeztuko da, plana prestatzen ari direla egiaztatzeko.

20. artikulua.– Esleipen-irizpideak eta haztapena.

1.– Lehiaketa izanik laguntzak esleitzeko prozedura, aurkeztutako eskabideak alderatuz emango dira laguntzak. Horretarako, artikulu honetan agertzen diren balioespen-irizpideak erabiliko dira, eskabide guztien arteko lehentasun-hurrenkera ezartze aldera. Hauek dira balorazioa egiteko eta haztatzeko irizpideak:

a) Diseinuaren kalitate teknikoa, hau da, harreman koherentea egotea eraginpean jarri nahi diren faktoreen, lortu nahi diren helburu espezifikoen, helburu horiek eskuratzeko aurreikusitako jardueren eta helburu horiek lortzeko adierazleen ebaluazioaren artean: 12 puntu, gehienez.

b) Zuzenean edo zeharka hartzaile edo onuradun izango diren pertsonen kopurua. Jardueraren biztanle-estaldura: 11 puntu, gehienez.

c) Jarduera egikaritzea gizarte-ekimeneko, gizarte- eta osasun-eremuetako edo eremu soziosanitarioko beste federazio edo erakunde batzuekin koordinatuz eta lankidetza gauzatuz, bai eta sare-lana sustatuz: 6 puntu, gehienez.

d) Proposatutako jarduerak izaera berritzailea izatea, edo aurreko urtearekin alderatuta, hobekuntza berritzaileak sartzea proiektuan: 3 puntu, gehienez.

e) Erakundearen ibilbidea eta esperientzia, eta proposatutako jarduerak edo proiektuak jarraipena izatea: 6 puntu, gehienez.

f) Erakunde horiei lehenago diruz lagundutako programak/proiektuak zehatz betetzea eta justifikatzea: 3 puntu, gehienez.

g) Erakunde eskatzailearen parte-hartze ekonomikoa: 3 puntu, gehienez.

h) Ebaluazioaren kalitatea, helburu operatiboen eta datuak eskuratzeko metodoaren artean koherentzia gisa hartua: 14 puntu, gehienez.

i) Arrisku eta kalteen prebentzio-programaren hartzaile diren kolektibo edo pertsonena arrisku-maila (VI. Planean babesgabetasun edo/eta bazterkeria gisa hartua), bereziki, alkoholaren kontsumoa prebenitzeko programak zuzentzen zaizkien adingabekoez ari garela: 10 puntu, gehienez.

j) Programaren eraginkortasuna, programaren kostuaren, onuradun kopuruaren eta programa ezartzeak eragingo dituen onuren arteko erlazio gisa: 14 puntu, gehienez.

k) Genero-ikuspegia kontuan hartzea; droga-mendekotasunaren arloko prebentzio komunitariorako proiektu batek genero-ikuspegia kontuan hartzen duela ulertzea diseinatu, gauzatu eta ebaluatzean gizon eta emakumeen egoera, baldintzak eta behar desberdinak aintzat hartzen baditu: 6 puntu, gehienez.

l) Diagnostikoaren kalitatea, beharrak eta hutsuneak antzemateko azterketa gisa planteatutakoa bat etortzea eragin nahi diren faktoreekin eta eskuratu nahi diren helburuekin: 12 puntu, gehienez.

2.– Aurreko atalean jasotako irizpideak erabiliz eskabideen artean lehenespena ezarrita, puntu gehien lortzen dituzten eskabideei esleituko zaizkie laguntzak, harik eta laguntza-lerro horretarako izendatutako zuzkidura ekonomikoa agortu arte.

3.– Eman beharreko laguntzetako bakoitza zehaztu eta zenbatesteko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 75 eta, bestetik, programa baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, programa batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekikoa. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.

21. artikulua.– Zenbatekoa eta ordaintzeko modua.

1.– Osasun Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 75 finantzatu ahal izango du gehienez ere. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako programaren aurrekontu osoa. Eskabidean deskribatu eta programa osatzen duten proiektu guztietarako egokia eta doitua izan behar du aurrekontuak. Programaren zuzeneko kostuak baino ez dira onartuko.

Programa bakar batek ere ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10 baino gehiago.

2.– Ordainketa zatikatua egingo da; % 80 ordainduko da laguntza onartzen denean eta gainerako % 20 2017ko martxoaren 1a baino lehenago Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari diru-laguntza eskuratzeko memoria bidali eta gero. Memoria horretan jasoko dira diruz lagundutako programaren betetze-maila eta programaren garapenaren balorazio kualitatiboa, bai eta adikzioen esparruan erakunde onuradunek egindako beste jarduera batzuei buruzko informazioa ere.

3.– Justifikazioak osasun publiko eta adikzioen alorrean eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan eranskin gisa ageri den ereduaren araberakoak izango dira, eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari bidaliko zaizkio.

Justifikazio-memoria horri «Jarraipen ekonomikoa» izeneko agiria erantsi behar zaio; hor egingo da gauzatutako aurrekontuaren laburpena eta justifikazio-kontua. Justifikazio-kontua erantzukizun-deklarazio bat da; hor jasoko dira onartutako aurrekontu guztia, bai eta gastua egiaztatzeko agiri guztien zerrenda ere, adieraziz zer dokumentu mota den, norena, nork edo zer erakundek eman duen, kontzeptua, data, zenbatekoa eta programari egozteko ehunekoa.

Aurrekontuak adieraziko du aurreikusitako zenbatekoa eta zenbateko errealak zein izan diren, bai eta diruz lagundutako jarduera finantzatzeko beste diru-sarrera edo diru-laguntza batzuen zenbatekoa eta jatorria ere.

Erakunde kudeatzaileak justifikazioen ausazko lagin teknikoaren bidezko egiaztapena egingo du, diru-laguntza behar bezala aplikatu dela ziurtatzeko eta horretarako pertsona onuradunari eska diezaioke hautatutako gastuen ordainagiriak bidaltzeko.

Aurretik aipatutako justifikazio-kontuaz gain, dagokion toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak egindako ziurtagiria ere eskatuko da, gauzatutako aurrekontua egiaztatzeko.

4.– Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Bulegoetan (Zuzenean), Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkeztuko dira, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez.

Era berean, bitarteko elektronikoak ere erabili ahal izango dira justifikazioak aurkezteko. Informazioa eta prozedura eskura izango dira Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan, 3. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jardueren arabera.

IV. KAPITULUA
ARRISKUAK ETA KALTEAK PREBENITZEKO ETA GUTXITZEKO PROIEKTUAK EGITEKO ETA ADIKZIOEN ESPARRUAN OHITURA OSASUNGARRIAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK

22. artikulua.– Xedea eta erakunde onuradunak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2016. urtean adikzioen eremuko arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko, bai eta jarduera-esparru horretan ohitura osasungarriak sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek, baldin eta baldintza hauek ere betetzen badituzte:

a) Legearen barruan sortuak izan behar dute, eta dagozkien administrazio-erregistroetan edo -erroldetan behar bezala erregistratuta egon behar dute diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

b) Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatu behar dute.

c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.

d) Administrazioaren arauei eta programazioari egokitzea.

e) Beren proiektuak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolpean jarri behar dituzte.

2.– Agindu honen ondorioetarako, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko eta adikzioen esparruak ohitura osasungarriak garatzeko proiektuak izango dira helburu hauek dituzten ekintzak bideratzen dituztenak:

– Osasunerako hezkuntza sustatzea.

– Adikzioei lotutako kalteak gutxitzea.

– Drogen gehiegizko kontsumoa eta adikzio-jokabideak murriztea.

– Legezko eta legez kanpoko drogak hartzen dituztenei edo substantziarik gabeko adikzioren bat dutenei ahalik eta informazio eta prestakuntza gehien ematea.

– Gizartea sentsibilizatzea eta laguntza ematea, hala nola baliabideen koordinazioa, planifikazioa, diseinua eta agente komunitarioen parte hartzea sustatzea.

3.– Laguntza-lerro honetatik kanpo geratuko dira eta dagokien aginduaren bitartez arautuko dira hauek:

– GIB/HIESaren arriskuak eta kalteak prebenitu, kontrolatu edota gutxitzea xede duten proiektuak.

– GIB/HIESa duten pertsonei zuzendutako proiektuak.

– Arrisku txikiagoko kontsumorako materiala banatzea (xiringen trukea...) helburu duten kalteak prebenitu, kontrolatu edota gutxitzeko proiektuak.

23. artikulua.– Eskabideen memorietan jaso beharreko datuak.

Proiektu bakoitzeko eskabide bat bete behar da eta eskabide horren eredua Agindu honen VII. eranskinean eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan ageri da.

Memoria-eskabide horrek Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan argitaratuko duen eredua erabili behar du, eta gutxienez datu hauek jaso behar ditu:

– Proiektua aurkezten duen erakundearen eta pertsonaren identifikazio-datuak: nor den, zer erakunde eta zeren ordezkari gisa, eta kokapen-datuak: posta-helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa etab.

– Proiektuaren izena.

– Erakunde sustatzailea.

– Proiektu horrekiko harremanaz arduratzen den teknikariaren datuak.

– Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko 2011-2015eko Adikzioen VI. Planean txertatzea, eta zehaztea, halaber, 2013-2020ko Osasun Planean jasotako ildoa eta programak, bai eta programa osatzen duten proiektu bakoitzaren kostua adieraztea.

– Proiektua nola garatuko den deskribatzea.

– Justifikazioa edo arrazoiak: egoeraren diagnostikoa.

– Proiektuaren eta proiektua sustatzen duen erakundearen historia laburra.

– Oinarri teorikoak: zer arlotan eragin nahi den.

– Proiektuaren helburuak: helburu orokorra, helburu bereziak eta helburu operatiboak.

– Proiektuaren jarduerak honako fase hauetan: plangintza eta diseinua, inplementazioa eta gauzatzea, ebaluazioa eta aurreikusitako beste fase batzuk.

– Proiektuaren baliabideak, koordinazioa eta sareko lana barne.

– Proiektuaren aurrekontua, bi puntu hauek ere adierazita: proiektuaren kostu osoa, kontzeptuen arabera banaturik, eta proiekturako diru-sarrerak.

24. artikulua.– Esleipen-irizpideak eta haztapena.

1.– Lehiaketa izanik laguntzak esleitzeko prozedura, aurkeztutako eskabideak alderatuz emango dira laguntzak. Horretarako, artikulu honetan agertzen diren balioespen-irizpideak erabiliko dira, eskabide guztien arteko lehentasun-hurrenkera ezartze aldera. Hauek dira balorazioa egiteko eta haztatzeko irizpideak:

a) Diseinuaren kalitate teknikoa, hau da, harreman koherentea egotea eraginpean jarri nahi diren faktoreen, lortu nahi diren helburu espezifikoen, helburu horiek eskuratzeko aurreikusitako jardueren eta helburu horiek lortzeko adierazleen ebaluazioaren artean: 12 puntu, gehienez.

b) Zuzenean edo zeharka hartzaile edo onuradun izango diren pertsonen kopurua. Jardueraren biztanle-estaldura: 11 puntu, gehienez.

c) Jarduera egikaritzea gizarte-ekimeneko, gizarte- eta osasun-eremuetako edo eremu soziosanitarioko beste federazio edo erakunde batzuekin koordinatuz eta lankidetza gauzatuz, bai eta sare-lana sustatuz: 6 puntu, gehienez.

d) Proposatutako jarduerak izaera berritzailea izatea, edo aurreko urtearekin alderatuta, hobekuntza berritzaileak sartzea proiektuan: 3 puntu, gehienez.

e) Erakundearen ibilbidea eta esperientzia, eta proposatutako jarduerak edo proiektuak jarraipena izatea: 6 puntu, gehienez.

f) Erakunde horiei lehenago diruz lagundutako proiektuak zehatz betetzea eta justifikatzea: 3 puntu, gehienez.

g) Erakunde eskatzailearen parte-hartze ekonomikoa: 3 puntu, gehienez.

h) Ebaluazioaren kalitatea, helburu operatiboen eta datuak eskuratzeko metodoaren artean koherentzia gisa hartua: 14 puntu, gehienez.

i) Arrisku-maila (VI. Planean ezarrita dagoen bezala ulerturik, alegia, babesgabetasuna edo/eta bazterkeria bezala ulertuta), arrisku eta kalteen prebentzio-proiektuaren hartzaile diren kolektibo edo pertsonena; bereziki, alkoholaren kontsumoa prebenitzeko proiektuak zuzentzen zaizkien adingabekoez ari garela: 10 puntu, gehienez.

j) Proiektuaren eraginkortasuna: proiektuaren kostuaren, onuradun kopuruaren eta proiektua aplikatzeak eragiten dituen onuren artean harremana egotea, alegia: 14 puntu, gehienez.

k) Genero-ikuspegia kontuan hartzea; droga-mendekotasunaren arloko prebentzio komunitariorako proiektu batek kontuan hartzen du genero-ikuspegia, diseinatu, gauzatu eta ebaluatzean gizon eta emakumeen egoera, baldintzak eta behar desberdinak aintzat hartzen baditu: 6 puntu, gehienez.

l) Diagnostikoaren kalitatea: beharrak eta hutsuneak antzemateko azterketa gisa planteatutakoa bat etortzea eragin nahi diren faktoreekin eta eskuratu nahi diren helburuekin: 12 puntu, gehienez.

2.– Aurreko atalean jasotako irizpideak erabiliz eskabideen artean lehenespena ezarrita, puntu gehien lortzen dituzten eskabideei esleituko zaizkie laguntzak, harik eta laguntza-lerro horretarako izendatutako zuzkidura ekonomikoa agortu arte.

3.– Eman beharreko laguntzetako bakoitza zehaztu eta zenbatesteko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 75 eta, bestetik, proiektua baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, proiektu batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekikoa. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.

25. artikulua.– Zenbatekoa, ordaintzeko modua eta baldintzak.

1.– Osasun Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 75 finantzatu ahal izango du. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa, zeinak eskatutako proiektuan adierazitako jardueretara egokitua eta doitua egon behar duen.

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuarekin zuzenean eta modu objektiboan zerikusia duten jarduerei dagozkien gastuek diru-laguntza jasoko dute. Erakundearen berezko langileen zuzeneko gastuen barruan, diru-laguntzadun proiektua zuzenean egikaritzeko beharrezkoak direnak, langileen dedikazioa eta lanpostu-maila adierazi beharko dira. Langileen zuzeneko gastu horiek ezingo dira izan zenbateko hauek baino handiagoak:

– Goi-mailako langile teknikoa lanaldi osorako, urteko 45.470 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

– Erdi-mailako langile teknikoa lanaldi osorako, urteko 37.245 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

– Administrazio-langilea lanaldi osorako, urteko 30.024 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

Zeharkako kostuak (administrazioa, kudeaketa, bulegoko materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak, betiere diru-laguntza eskatu den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira, formulazioa, jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko) ezin dira proiektuaren zuzeneko kostuaren % 20 baino gehiago izan.

Proiektu batek ere ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 6 baino gehiago.

2.– Ordainketa zatikatua egingo da; % 80 ordainduko da laguntza onartzen denean eta gainerako % 20a 2017ko martxoaren 1a baino lehenago Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari diru-laguntza eskuratzeko memoria bidali eta gero. Memoria horretan jasoko dira diruz lagundutako programaren betetze-maila eta proiektuaren garapenaren balorazio kualitatiboa, bai eta adikzioen esparruan erakunde onuradunek egindako beste jarduera batzuei buruzko informazioa ere.

3.– Justifikazioak agindu honen IX. eranskinean eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan ageri den ereduaren araberakoak izango dira, eta dokumentazio osagarriarekin batera Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari bidali beharko zaizkio.

Justifikazio-memoria horri «Jarraipen ekonomikoa» izeneko agiria erantsi behar zaio; hor egingo da gauzatutako aurrekontuaren laburpena eta justifikazio-kontua. Justifikazio-kontua erantzukizun-deklarazio bat da; hor jaso behar dira onartutako aurrekontu guztia, bai eta gastua egiaztatzeko agiri guztien zerrenda ere, adieraziz zer dokumentu mota den, norena, nork edo zer erakundek eman duen, kontzeptua, data, zenbatekoa eta proiektuari egozteko ehunekoa. Aurrekontuak adieraziko du aurreikusitako zenbatekoa eta zenbateko errealak zein izan diren, bai eta diruz lagundutako jarduera finantzatzeko beste diru-sarrera edo diru-laguntza batzuen zenbatekoa eta jatorria ere.

Erakunde kudeatzaileak justifikazioen lagin teknikoaren bidezko egiaztapena egingo du, diru-laguntza behar bezala aplikatu dela ziurtatzeko, eta horretarako pertsona onuradunari eska diezaioke hautatutako gastuen ordainagiriak bidaltzeko.

Gainera, diru-laguntza behar bezala esleitu dela egiaztatzeko, diruz lagundutako jardueraren gastuen ordainagiriak egiaztatuko ditu, lagin adierazgarri baten gainean, diru-laguntza eman denetik eta hurrengo bost urtetan, Osasun Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak, dagozkion gainerako ikuskapen-, jarraipen- eta kontrol-ekintzei kalterik egin gabe. Beraz, erakunde onuradunek gorde beharko dituzte eta eskuragarri izan, laguntza jaso den datatik bost urteren buruan gutxienez, jaso den diru-laguntzari dagozkion gastuak egiaztatzen dituzten dokumentuak.

4.– Agiri horiek, atal guztiak behar bezala beteta dauzkatela, aurrez aurre aurkez daitezke Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Laguntzeko bulegoetan (Zuzenean), Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako erakundeetan.

Era berean, bitarteko elektronikoak ere erabili ahal izango dira justifikazioak aurkezteko. Informazioa eta prozedura eskura izango dira Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak euskadi.eus-en duen egoitza elektronikoan, 3. artikuluan aurreikusitako izapidetze elektronikoaren jarraibideetan azaldutako prozeduraren eta jardueren arabera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira bi epe horiek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ordezko araubidea.

Agindu honetan berariaz jaso gabeko prozedura guztiei honako hauek aplikatuko zaizkie: azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluaren aurreikuspenak; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzkoa.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Instrukzioak.

Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari ahalmena ematen zaio agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren instrukzioak emateko.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala