182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4062
AGINDUA, 2016ko abuztuaren 31koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, BBK Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (egoitza) egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2016ko uztailaren 27an, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean, BBK Fundazioari buruzko eskritura publikoa sartu zen, bide telematikoz; eskritura hori Vicente María del Arenal Otero Bilboko notarioaren aurrean egiletsi zen (1.339 protokolo-zenbakia) 2016ko uztailaren 27an.
Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2016ko maiatzaren 26an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Fundazioaren patronatuko idazkari Javier Aldazabal Etxebarriak egin zuen ziurtagiri hori, 2016ko uztailaren 22an, Bilbon, lehendakariaren oniritziarekin. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren egoitza aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 5. artikulua aldatzea.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 37. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoa. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea BBK Fundazioaren (Bilbao, Bizkaia) estatutuetako 5. artikuluan egin den aldaketa, Fundazioaren Patronatuak 2016ko maiatzaren 26an erabakitakoa, agindu honen data duela, betiere 2016ko uztailaren 27an Vicente-Maria del Arenal Otero Bilboko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1.339).
Inskripzio hori dela eta, aurrerantzean fundazioaren helbidea hauxe izango da: Kale Nagusia 19-21, Bilbao.
Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 31.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.