182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4061
AGINDUA, 2016ko abuztuaren 29koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Soinuenea fundazioaren estatutuen 3. artikuluan izandako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2016ko abuztuaren 9an eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Soinuenea fundazioaren estatutuen 3. artikuluan izandako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketa hori 2015eko martxoaren 26ean, eta espedientean dagoen dokumentazioa erantsi zitzaion eskabideari.
Bigarrena.– Estatutuen aldaketa helburuari buruzkoa da.
Estatutuen aldaketaren bidez euskal folklore eta ondare material eta immaterialaren adierazpide ezberdinen (musika, dantza, usadioak, etnologia, antropologia...) ikerketa, zabaltzea, babesa eta sustapena ere izango dira fundazioaren jarduerak.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako betekizunak konplitu dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan, eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2016ko abuztuaren 19ko Ebazpena eman du, babeslaritza-funtziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeak 51.2 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatu dekretuaren 33.1 artikuluarekin
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oiartzungo (Gipuzkoa) Soinuenea fundazioaren estatutuen 3. artikuluan izandako aldaketa, fundazioaren patronatuak 2015eko martxoaren 26an erabakitakoa, agindu honen datarekin inskribatzeko agintzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, 2015eko azaroaren 11n,Eduardo Clausen Zubiria notarioaren aurrean aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 924).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 29a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.