182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4060
AGINDUA, 2016ko uztailaren 22koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Centro de Promoción de la Mujer de Bizkaia fundazioa azkentzeko eta haren erregistro-orria ixteko erabakia, Merkataritzako 2 zenbakiko Bilboko Epaitegiak agindua 177/2016 Autoaren bidez.
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2016ko uztailaren 13an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Merkataritzako 2 zenbakiko Bilboko Epaitegiaren 177/2016 Autoa, zeinaren bidez erabakitzen baita Fundación Centro de Promoción de la Mujer de Bizkaia fundazioa azkentzea eta dagokion erregistroko inskripzio-orria ixtea. Hori guztia 568/14 konkurtso-prozeduran eman zen, zeina amaitutzat ematen baita masaren aurka kredituak ordaintzeko masa aktibo eskasiagatik, eta jarduketan artxibatzea erabakitzen. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, zeinean finkatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak.
Bigarrena.– Espedienteari, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta, beraz, bete dira xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legeko 41. eta 42. artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 46. artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikulua, eta Fundazioaren estatutuak.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Bilboko (Bizkaia) Fundación Centro de Promoción de la Mujer de Bizkaia fundazioaren azkentzea, Merkataritzako 2 zenbakiko Bilboko Epaitegiak agindua 177/2016 Autoaren bidez. Auto horren bidez erabaki zen pertsona juridiko hori azkentzea. Hori guztia 568/14 konkurtso-prozeduran eman zuen aipatu epaitegiak.
Bigarrena.– Haren erregistroko inskripzio-orria ezeztatu eta ixteko agintzea, aipatu autoa betez.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 22a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.