182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4059
AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, Fundación Ikerbasque/Ikerbasque Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa inskribatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2014ko urriaren 23an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan jaso zen eskari bat; zehazki, Iñigo Atxutegi Basagoiti jaunak, Fundación Ikerbasque/Ikerbasque Fundazioaren Patronatuko gerente ahaldun denak, aurkeztutakoa.
Eskabidearekin batera, Miren Begoñe Urrutia Barandika andreak (Fundación Ikerbasque/Ikerbasque Fundazioko Patronatuko idazkaria) 2014ko urriaren 16an emandako fundazioaren erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu du. Kopia hori fundazioaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu du Bilboko notario José M.ª Rueda Armengoten aurrean (protokolo-zenbakia: 2.286).
Eskritura publiko horrekin batera, Patronatuak 2014ko uztailaren 18an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Ziurtagiri hori Miren Begoñe Urrutia Barandika Patronatuko idazkariak, lehendakariaren oniritziarekin, egin zuen Bilbon 2014ko irailaren 15ean. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikulua aldatzea.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fundación Ikerbasque/Ikerbasque Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan egindako aldaketa onartzea.
Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori agindu honen datarekin inskribatzeko agintzea, betiere ondoko eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriaz: sozietatearen helbidea eta horren ondoriozko aldaketa estatutuetako jasotzen duena, eta Fundación Ikerbasque/Ikerbasque Fundazioaren izenean eta ordezkaritzan, Patronatuko idazkari denez Miren Begoñe Urrutia Barandikak 2014ko urriaren 16an egiletsitakoa dena, hain justu ere Bilboko José María Rueda Armengot notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 2286).
Inskripzio honetatik aurrera, hau da Fundazioaren helbidea: María Díaz de Haro kalea 3-6. solairua, 48013 Bilbao (Bizkaia).
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 8a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERcorecA GERVASIO.