Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4058

AGINDUA, 2014ko abenduaren 5ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Tandem Fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan (egoitza) egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko urtarrilaren 9an sartu zen, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistro Orokorrean, Tandem Fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan (egoitza) egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea.

Eskritura publiko horrekin batera, Patronatuak 2013ko azaroaren 14an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da, Hans-Werner Huneke Fundaziaren Patronatuko idazkariak, lehendakariaren oniritziarekin, 2013ko azaroaren 15ean Lüeburg-en (Alemania) emana. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren egoitza soziala tokiz aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 2. artikulua aldatzea.

Bigarrena.– 2014ko apirilaren 7ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion fundazioari atzemandako hutsak zuzentzeko, eta, 2014ko azaroaren 7an jaso zen, Herri Administrazio eta Justizia Sailean, egoitza soziala aldatzeko Hans – Werner Huneke jaunak, Tandem Fundaziaren izenean eta hura ordezkatuz, 2014ko urriaren 31n Donostiako notario José Carlos Arnedo Ruiz jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren kopia bikoitza (protokolo-zenbakia: 1.826). Eskritura publiko horretan jasota dago Lüeburg-en (Alemania) 2013ko azaroaren 15ean egindako ziurtagiria, lehenengo aurrekarian zehazten dena.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuetan egin den aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Tandem Fundazioaren estatutuetako 2. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, Fundazioaren Patronatuak erabaki zuena 2013ko azaroaren 14an, agindu honen datarekin eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura publiko hori, non egoitza sozialaren aldaketa eta ondorioz estatutuetako 2. artikuluaren (egoitza) aldaketa jasotzen baita, Jürgen Wolff jaunak egiletsi zuen Donostiako notario José Carlos Arnedo Ruiz jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.826).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 5a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala