Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2016ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4016

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak eginiko errekerimendua, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideak erabiltzearekin lotuta.

Aipatutako errekerimendu hau jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Artikulu hori Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du.

1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia) ager daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horrela, eskura izango du eskatzen zaion dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2016ko irailaren 9a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala