Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2016ko irailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3976

IRAGARKIA, 2016ko irailaren 6koa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan-arloko arau-hausteengatik -arau-hauste aktan jasotakoengatik- zehapen-prozedura hasi izana edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. artikuluan ezarritakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie ezen, ekintzaren eduki osoaren berri izateko, Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko dutela (Alaba Jeneralaren kalea 10, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), 9etatik 14etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 6a.

Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,

OLATZ CORA GALLASTEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala