Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2016ko irailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3965

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren hainbat eraikin gas naturalez hornitzeko kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 06 20 01 / 945 01 85 17 / 945 01 86 65.

5) Telefaxa: 945 01 87 06.

6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Internet Helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko urriaren 4a.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/002.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: gas naturala.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: oinarri teknikoen pleguetan adierazitako eraikinak.

e) Gauzatzeko / entregatzeko epea: bi urte.

f) Luzapenaren onarpena: ez.

g) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 09123000-7.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 6.225.024,79 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 5.187.520,66 euro. Zenbateko totala: 6.276.900 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:

Amaitutako azken hiru urteetako batean, gutxienez, urteko 3.000.000 euroko negozio bolumena eduki izana, kontratuaren alorrean.

Azken bost urteetako exekuzio handieneko urtean, xede bereko kontratuaren antzeko zerbitzuak, 2.500.000 eurokoa izatea.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 5a, 13:00ak.

b) Aurkezpen modua: sinplifikatua.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezioa.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko urriaren 13a, 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2016ko abuztuaren 26a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 26a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala