177. zk., 2016ko irailaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3961
130/2016 DEKRETUA, irailaren 13koa, Estatuko Administrazio Orokorrak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen kide bat berritzeko dena.
Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak interes orokorrekotzat jotako portuak arautzen ditu atariko tituluaren II. kapituluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, Bilbokoa eta Pasaiakoa sartzen ditu portu horien artean.
Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta interes orokorreko portuek bakoitzak bere autonomia-erkidegoan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak zenbait neurri ezarri ditu erkidegoek portu-agintaritzen antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten, agintaritza horiek baitira portuak zuzentzen dituzten organo publikoak.
Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 30.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera:
«1.– Administrazio Kontseilua hurrengo kideek osatzen dute:
a) Entitatearen Burua, Kontseiluarena izango dena.
b) Berezko kide batek; kide hori itsas kapitaina izango da.
c) Gutxienez 10 eta gehienez 13 kidek. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da kopuru hori. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopurua ezartzea, baita kideak izendatzea ere.
2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, aurreko paragrafoko c) idatzi-zatian aipatu diren kideak izendatuko dituzte hurrengo irizpideak errespetatuz:
a) Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko dute itsas kapitainak ez ezik, beste hiru kidek, euretariko bat estatuko abokatua izango dela, eta, beste bat, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.
b) Autonomia-erkidegoa kide horietako lauk eta lehendakariak ordezkatuko dute.
c) Kanariar uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.
d) Portuko zerbitzugunea hartzen duten udalerriek kontseiluaren gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, portu- agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena emandako udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.
e) Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko dira: Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberei, orain Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera-Ofizialei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.
Kideen izendapena nahitaez egin beharko da administrazio-kontseiluan ordezkatuta dauden administrazio publikoen eta erakunde nahiz antolakundeen proposamena kontuan hartuta. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.
Administrazio-kontseiluko kideen izendapenek, 1. paragrafoko c) idatzi-zatiak aipatutakoek, lau urteko iraupena izango dute, berriztatzeko aukerarekin, hurrengo paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe.
Kontseiluko kideak kargutik kentzea autonomia-erkidegoko organo eskudunak erabakiko du, mahaikide horiek ordezkatzen dituzten organizazio, antolakunde eta erakundeek hala proposatuta».
Arau horietan ezarritakoa betetzeko, Estatuko Portuen lehendakariak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko duen kide bat izendatzeko proposamena jakinarazi dio Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 4. artikuluan eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko irailaren 13an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ondoren zehazten den pertsona Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide berriro izendatzea, aipatzen den zuzenbide publikoko entitate juridikoak eskatuta eta irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.2 artikuluan aurreikusitako moduan.
– Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta: Carlos Urquijo Valdivielso jauna.
AZKEN XEDAPENA
Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko presidenteari bokala berritu dela jakinarazten zaionetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko irailaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.