Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2016ko irailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3958

AGINDUA, 2016ko irailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, sailburu beraren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuran hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzen dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez (2015eko otsailaren 18ko EHAA) deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua.

Aipatutako prozesua amaituta eta hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 7ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren 2015-2016 ikasturterako; salbu, praktika-aldia betetzeko legez atzerapen egoeran onartu zitzaion izangaia.

Praktikak amaitu dira eta, aipatutako aginduan xedatutakoari jarraituz, praktikak gainditu dituzten hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatzeari ekin zaio.

Horren ondorioz,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak, 2015-2016 ikasturtean praktikak gainditu dituztenak. Agindu honen eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako izangaiak karrerako funtzionariotzat joko dira, 2016ko irailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honen bidez izendatutako langilea jada Administrazioko beste kidego bateko funtzionarioa baldin bada, bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 2a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala