Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2016ko irailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3934

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 20koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, 2016-2017ko ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

2016ko maiatzaren 3ko Aginduan (maiatzaren 25eko BOE, 98. zk.), araututa dago zein diren prozedura eta irizpideak Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak emateko, 2016-2017ko ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Eskabide-espedienteak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Diru-laguntzak ematea I. eranskineko zerrendako ikastetxeei, adierazitako prestakuntza-jarduerak antolatu eta egin ditzaten, eranskinean bertan adierazitako kopuruen arabera.

Bigarren artikulua.– Baztertzea II. eranskineko zerrendako ikastetxeek aurkeztutako eskabideak, azaldutako arrazoiengatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 20a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala