Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2016ko irailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3930

AGINDUA, 2016ko uztailaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Leioan (Bizkaia) dagoen "Artaza-Los Pinos" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Leioako udalerrian (Bizkaia) dagoen "Artaza-Los Pinos" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko aurkeztutako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozeduraren arabera egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematea "Artaza-Los Pinos" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko: aurrerantzean "Artatza Pinueta" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Leioako udalerrian (Bizkaia), Artatza kaleko 81. zenbakian dago, eta 48008781 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala