175. zk., 2016ko irailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3924
AGINDUA, 2016ko maiatzaren 10ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa - Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren estatutuetako 6. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa inskribatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.- 2016ko otsailaren 5ean, sarrera eman zitzaion Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan helbide sozialaren aldaketa inskribatzeko eskaerari, zeina «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa - Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren administrazio arduradun den Nagore Etxaniz Usarralde andreak sinatu baitzuen.
Eskabidearekin batera, helbidea aldatzeko, ahalordetzea baliogabetzeko erabakiak jendaurrean jartzeko, aurkeztu zen 2016ko urtarrilaren 27an Donostiako Enrique García - Jalón de la Lama notarioaren aurrean egiletsitako eskrituraren kopia baimendua (protokolo-zenbakia: 63), «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa - Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioari emana.
Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2015eko azaroaren 17an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Fundazioaren patronatuko idazkari Idoia Goikoetxea Zabaletak egin zuen ziurtagiri hori, 2015eko azaroaren 17an, Donostian, lehendakariaren oniritziarekin. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren egoitza aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 6. artikulua ere aldatzea.
Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.
Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa - Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioaren estatutuen 6. artikuluaren aldaketa onartzea.
Bigarrena.- Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori -hor, jasota dago estatutuetako zein artikulu aldatu den eta zein kendu den- Donostiako Enrique García - Jalón de la Lama notarioaren aurrean egiletsi zen, 2016ko urtarrilaren 27an (protokolo-zenbakia: 63).
Inskripzio honetatik aurrera, Fundazioaren helbidea hauxe izanen da: Asteasuain kalea, 14, Txikierdi poligonoa, Usurbil.
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 10a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IŃAKI ERCORECA GERVASIO.