Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2016ko irailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3923

AGINDUA, 2015eko abuztuaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Tutelar Ondoan» fundazioaren estatutuetako 7. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko ekainaren 2an, fundazioaren lehendakari Miguel Ángel Núñez Sánchez de Luna jaunak izenpetutako eskari bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak inskribatzeko zena.

Eskabidearekin batera, eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu da. Eskritura hori –bertan, helbide aldaketa jasotzen da– Fundación Tutelar Ondoan fundazioak egiletsi zuen, 2015eko maiatzaren 8an, Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 784).

Eskrituran jasotzen denez, fundazioaren patronatuak 2015eko martxoaren 30ean egindako bileran fundazioaren helbidea aldatzea eta fundazioaren estatutuen 7. artikulua aldatzea onartu zen aho batez.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Tutelar Ondoan fundazioaren estatutuetako 7. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioen estatutuen aipatu aldaketa inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin, eta egoitza sozialaren aldaketa eta horren ondoriozko estatutuetako aldaketa jasotzen dituen eskritura publikoarekin bat etorriz. Eskritura hori Fundazioak egiletsitakoa da, 2015eko maiatzaren 8an, Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 784).

Inskripzio hori dela-eta, aurrerantzean Fundazioaren helbidea hauxe izango da: Bilboko Madariaga etorbidea 1, 6. solairua, 3. departamentua.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 28a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala