174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 3 orri.)
- EPUB (300 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3919
IRAGARKIA, 2016ko irailaren 6an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila Zerbitzu zuzendariaren, ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena, hainbat espedienteekin lotutako etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkienak, hain zuzen.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazio Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.4 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.
Iragarkia argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ez bada ordaindu, legeak aurreikusitako egintzei ekingo zaie.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko iraila 6a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.