174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3918
IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 5ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-prozedurei hasiera ematen dien ebazpenak.
Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ohartarazpen hau eginda:
Interesdunak Plangintzaren eta Prosezu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) ager daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta agertu, edo agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 5a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.