174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3917
IRAGARKIA, Turismoko zuzendariaren 2016ko uztailaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 48-OT-F-2016-6 zehapen-prozedura ebazten da.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan – Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan-xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatutako epea baino geroago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Diru-bilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.
Ordaintzerakoan, izena (Oiane Saez Puente), espediente-zenbakia (48-OT-F-2016-6), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da diru-sarrera: 0182 5685 07 0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 4a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.