174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3916
IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 123/2016 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
123/2016 Ohiko Prozedura, Ana Migura Cobian andreak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 26ko Aginduaren aurka jarritakoa. Agindu horren bidez, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Azken agindu horren bidez «Arreta Soziala, Enplegua eta Lan-antolamendua» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira, eta egintza gauzatzea eten dadin eskatutako kautela-neurria ukatzen da.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako espedientean interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 21a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.