174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (777 KB - 24 orri.)
- EPUB (666 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
3914
HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2016ko irailaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduak argitaratzen dituena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Segurtasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 1eko Aginduaren I. eranskinean, zeinaren bidez argitara eman zen Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduak (2016ko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 170. zk.). Hori dela eta, aipatutako I. eranskina oso-osorik ematen da argitara berriro.