Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3909

AGINDUA, 2014ko azaroaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, Fundación Vizcaína de Damas fundazioaren estatutuetako 9. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko ekainaren 19an, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan, sarrera eman zitzaion Juan Ignacio Gomeza Villa notarioak Fundación Vizcaína de Damas fundazioaren ordez izenpetutako idazkiari.

Idazkiari erantsita aurkeztu zen fundazioak 2014ko ekainaren 12an Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa (protokolo zk.: 1107). Eskritura horretan, honako hauek jasotzen ziren: ukoa onartzea; ohorezko patronoak izendatzea; estatuak aldatzea; patronatuko karguak izendatzea; ahalordetzea ezeztatzea; eta ahalordea aldatzea eta ahalmenak eskuordetzea.

Eskritura publiko horrekin batera, aurkeztu zen María Gomeza Villak –fundazioko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2014ko ekainaren 9an emandako ziurtagiria, Patronatuak 2014ko ekainaren 9an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 9. artikulua aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek, espedientea aztertu ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita. honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Vizcaína de Damas fundazioaren estatutuetako 9. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori –hor, estatutuetako artikulu horren aldaketa jasotzen da– Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean egiletsi zen, 2014ko ekainaren 12an (protokolo-zenbakia: 1107).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala