Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3907

AGINDUA, 2014ko urriaren 21ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Ciclista de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren (xurgatzailea) eta «Fundación para el Fomento y Desarrollo del Ciclismo de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Suspertzeko eta Garatzeko Fundazioa» fundazioaren (xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egitea onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita eta fundazio xurgatuaren erregistro-idazpenak ezerezten baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2013ko abenduaren 26an, xurgapen bidezko bat-egite horren eskabidea sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan, eta, eskabidearekin batera, Bilboko notario Francisco Regalado Marichalarren aurrean 2013ko azaroaren 26an egiletsitako eskrituraren bi kopia baimendu aurkeztu ziren (protokolo-zenbakia: 1382). Eskritura horren bidez, publiko egin ziren «Fundación para el Fomento y Desarrollo del Ciclismo de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Suspertzeko eta Garatzeko Fundazioa» eta «Fundación Ciclista de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioen arteko xurgapen bidezko bat-egitea egiteko erabakiak, eta xurgatutako fundazioaren ondare guztia batera eskualdatzen zaio fundazio xurgatzaileari, eskubide eta betebehar guztien oinordetzarekin batera. Eragiketaren inskripzio-eguna Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan aditzera ematen da; izan ere, egun horretatik aurrera izango dituzte ondorio juridikoak eta kontableak xurgapen-eragiketek.

Eskritura publiko horretan, bi fundazioen 2013ko ekainaren 30eko balantzeak jasotzen dira. Era berean, eskritura publiko horretan, 2013ko uztailaren 5eko bat-egitean parte hartzen duten bi fundazioen patronatuek bat egiteko hartutako erabakien ziurtagiriak jasotzen dira.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek aztertu zuten espedientea, zenbait akats atzeman zituzten, eta 2014ko martxoaren 24ko idazki baten bidez, akats horiek zuzentzeko eskatu zuten.

Hirugarrena.- 2014ko urriaren 9an, aurreko eskabidean adierazitako akatsak zuzentze aldera, xurgapen bidezko bat-egitearen eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza jaso zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean. Eskritura publiko hori 2014ko irailaren 17an eman zuen Fundación Ciclista de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea eta Fundación para el Fomento y Desarrollo del Ciclismo de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Suspertzeko eta Garatzeko Fundazioa fundazioek, Bilboko notario Francisco Regalado Marichalarren aurrean (protokolo-zenbakia: 1044).

Eskritura publiko horretan ezartzen duenez, eskrituraren bidez zuzentzen eta osatzen da 2013ko azaroaren 26an baimendutako eskritura, 1382 zenbakiarekin, eta jasotzen da Fundación Ciclista De Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea fundazioa dela xurgatzailea eta Fundación para el Fomento y Desarrollo del Ciclismo de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Suspertzeko eta Garatzeko Fundazioa xurgatua.

Laugarrena.- Horretarako errekerimendua egin zaie 2014ko martxoaren 17an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzeari buruzko ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 3. eta 5. artikuluetan oinarrituta; eta 2014ko martxoaren 26an eta 2014ko ekainaren 6an, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzak, hurrenez hurren, txostenak aurkeztu zituzten Fundazioen Erregistroan. Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak aurkeztutako txostenean dio ez duela eskumenik inplikatutako fundazioek diharduten sektore-eremuan, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzak bat-egitearen aldeko txostena eman du.

Bosgarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio agindu bidez ebaztea bat-egitea, fundazio xurgatzaileak egindako estatutu-aldaketa eta guzti horretatik eratorritako Patronatuaren aldaketa onartu eta inskribatzeko espedientea; hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 32. eta 36. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.- Funtsezko iritzi diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, hartara, bat-egitea dela-eta, bereziki bete dira artikulu hauetan ezarritako eskakizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 32. artikuluan ezarritakoak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoak.

Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xurgapenaren ondoriozko bi fundazio hauen fusioa onartzea: «Fundación Ciclista Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Iraskundeak» (xurgatzailea) eta «Fundación para el Fomento y Desarrollo del Ciclismo de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Suspertzeko eta Garatzeko Fundazioa» (xurgatua).

Bigarrena.- Xurgapenaren ondoriozko bi fundazio hauen fusioaren eskritura inskriba dadila agintzea: «Fundación Ciclista Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Iraskundeak» (xurgatzailea) eta «Fundación para el Fomento y Desarrollo del Ciclismo de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Suspertzeko eta Garatzeko Fundazioa» (xurgatua), agindu honen datarekin, Francisco Regalado Marichalar notariaioaren aurrean 2013ko azaroaren 13an emandako eskritura publikoaren edukiaren arabera (protokolo-zk.: 1382). Notario beraren aurrean, 2014ko irailaren 17an egindako eskritura publikoaren bidez zuzendu zen eskritura publiko hori (protokolo-zk.: 1044).

Hirugarrena.- Fundazioen Erregistroan inskribatutako estatutu berek jarraituko dute indarrean fundazio xurgatzailean.

Laugarrena.- Fundazio xurgatzailearen gobernu-organoak ez du inolako aldaketarik izango; beraz, gaur egun gobernu-organoa osatzen dutenek orain betetzen dituzten kargu berak beteko dituzte.

Bosgarrena.- «Fundación para el Fomento y Desarrollo del Ciclismo de Euskadi - Euskadiko Txirrindularitza Suspertzeko eta Garatzeko Fundazioa» fundazioaren erregistro-idazpenak ezereztea.

Seigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 210a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala