Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3905

AGINDUA, 2014ko apirilaren 1ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundacion Urki fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Fundacion Urki fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen, 2014ko otsailaren 27an, Fundacion Urki fundazioaren estatutuen 2. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea.

Eskabidearekin batera, eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu da. 2014ko otsailaren 24an, eskritura hori –karguari uko egin eta sozietatearen helbidea aldatzeko dena– patronatuko lehendakari den Mariano Bailly – Bailliere de Tro jaunak egiletsi zuen, Fundación Urki fundazioaren izenean eta ordez, Getxoko notario Mariano Javier Gimeno Gómez – Lafuente jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 329).

Eskritura publiko horrekin batera, Patronatuak 2013ko abenduaren 13an egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu da. Alfonso Peña Salinas Patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2013ko abenduaren 16an, lehendakariaren onespenarekin. Bilera horretan, besteak beste, Fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 2. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, lehendakariak abenduaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 20/2012 Dekretuaren 6.1.r) artikuluan.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Fundacion Urki fundazioaren estatutuetako 2. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, zein 2014ko otsailaren 24an egiletsi baitzuen patronatuko lehendakari den Mariano Bailly – Bailliere de Tro jaunak, Fundación Urki fundazioaren izenean eta ordez, Getxoko notario Mariano Javier Gimeno Gómez – Lafuente jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 329).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbide soziala Loiuko udalerrian kokatzen da: Aiartza Bidea 5, Loiu.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 1a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.


Azterketa dokumentala