174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3901
EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Jon Mattin Matxain Beraza jaunak gainditu egin duela 2016ko martxoaren 17ko ebazpenak (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kimika Fisikoa» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Jon Mattin Matxain Beraza Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkor gisa kontrata dadila. NAN: 44623825-F. Kodea: IDPTCL1-D00203-2. Jakintza arloa: «Kimika Fisikoa», Saila: «Polimeroen Zientzia eta Teknologia». Ikastegia: Kimika Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Ez Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Kimika Teorikoa eta Konputazionala».
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2016ko abuztuaren 30a.
Errektorea.
BO (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.