Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2016ko irailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3828

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abenduaren 18ko Aginduan jasotako laguntzen deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen ildoan. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2016rako.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio diru-laguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzea da bidezkoa.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abenduaren 18ko Aginduaren bidez pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako deitutako laguntzei dagokienez emandako diru-laguntzen zerrenda, I. eranskinean, eta bestetik, ukaturiko eskaeren zerrenda, II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2016rako.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala