169. zk., 2016ko irailaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 4 orri.)
- EPUB (336 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3822
IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, kreditua agortu dela-eta diru-laguntza ukatzeko ebazpena jakinarazteko dena.
Kredirua agortu dela-eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak diru-laguntza ukatzeko ebazpena eman du, proiektu bat sendotzeko laguntzen deialdiaren babesean. 2015eko uztailaren 22an egin zuen bileran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2015-08-27ko EHAA).
Diru-laguntza ukatzeko ebazpen hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen zaio honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dela Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Hartarako, jakinarazten da ezen diru-laguntza ematearen gaineko jakinarazpena eskuragarri dagoela, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan, Gasteizko Jose Atxotegiko kaleko 1. zenbakian.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpen balioa izango du haientzat.
Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.