Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2016ko irailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3817

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 190/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 190/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: I. L. C.

Abokatua: Antonio Mourelle Castiñeira.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Demandatua: Manuel Silva Gaba.Rri.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-04an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut I. L. C.k Manuel Silva Gabarriren aurka jarritako demanda; horrela, bada, XXXXX alabari dagokionez hartutako behin betiko neurrien gaineko akordio hau onartu behar dut:

I.– Ezkontide bien alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzea. Guraso ahala, berriz, guraso biek izango dute.

II.– Guraso bien arteko adostasunik ez dagoenez, jagoletza ez duen gurasoarentzako bisita-, komunikazio- eta egonaldi-araubide hau ezartzen da:

Bi asteburutik behin, ostiraleko arratsaldeko lau eta erdietatik igandeko arratsaldeko zazpietara (adingabea hartzeko eta uzteko tokia amaren bizilekua izango da); Gabonetako, Aste Santuko eta udako eskola-oporren erdiak (ados ez daudenez, aitak aukeratuko du urte bikoitietan, eta amak bakoitietan).

III.– Hileko 150,00 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da aitaren kargura.

Aurretiaz ordainduko dira hilekoak, hil bakoitzaren lehenengo bost egunetan, demandatzaileak hartarako izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren arabera.

Guraso biek izango dute adingabearen aparteko gastuak erdibana ordaintzeko betebeharra, eta apartekotzat hartuko dira ustekabekoak edo gaur egun aurreikusi ezin izan direnak baldin eta Kode Zibilaren 142. artikuluan adierazitakoekin zerikusia badute eta beharrezkoak badira. Edozer kontratatu aurretik, jagoletza duen gurasoak frogagiri bidez jakinarazi behar dio beste gurasoari aparteko gastu bat sortu dela, beharrezkoa izan dela eta zenbatekoa izan den; eta, ados egon ezean, ados dagoela berariaz edo emandako epearen barruan adierazten ez badio, baimen judiziala eskatuko du.

Horrez gain, prozedura honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa jartzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Manuel Silva Gabarri demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala