Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2016ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
3777

IRAGARKIA, Lan Harremanen Kontseilua osatzen duten kideak berritzeko ohiko prozesua irekitzeari buruzkoa.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko urriaren 29ko 434/2013 Dekretuko 6. artikuluak xedatzen duenez, Kontseilua osatzen duten kideen agintaldia amaitu baino lehen, Kontseiluko buruak berritzeko prozesuari ekingo dio, autonomia erkidegoko lan agintaritzaren menpeko Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari prozedura hasten den egunean sindikatu erakunde eta konfederazioek duten ordezkaritza mailari buruzko egiaztagiria eskatuz. Eta, egiaztagiri hori jasota, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ohiko berritze prozeduraren hasierari buruzko iragarkia argitaratuko da.

2016ko uztailaren 1ean Lan Harremanen Kontseiluko buruak Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari aipatutako egiaztagiria eskatu zion eta egiaztagiri hori 2016ko uztailaren 12an jaso zen.

Horregatik, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legeko 4. artikuluan eskatzen den ordezkaritza maila duten enpresaburu eta sindikatu erakunde eta konfederazioei Lan Harremanen Kontseilua osatzen duten kideak ohiko bidez berritzeko prozedura hasia dela eta, beraz, duten ordezkaritza mailaren arabera kideak aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal dutela jakinarazten zaie.

Era berean, jarraian zehazten diren enpresaburu eta sindikatu erakunde eta konfederazioei euren ordezkarien hautapenaren berri Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan aurkeztu behar dutela adierazten zaie (Urquijo zumarkalea 2 – 3. solairua, 48008 Bilbo), iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epearen barruan, aurkeztu ere. Hautapenean, erakunde bakoitzari dagozkion kideak beste kide titular eta ordezko agertuko dira.

Jarraian, esandako erakunde eta konfederazioei hautatzea dagokien kide kopurua adierazten da:

Enpresaburuen aldetik:

Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzari zazpi kide dagozkio, Langileen Estatutuko seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde arteko eremuko ordezkaritzako enpresaburu erakundea bera baita.

Sindikatuen aldetik:

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak emandako 2016ko apirilaren 30a arteko hauteskunde sindikalei buruzko egiaztagiriaren arabera (2016ko maiatzaren 31 arte erregistratutako aktak):

ELA sindikatuaren ordezkaritza maila % 40,18 da eta hiru kide dagozkio.

LAB sindikatuaren ordezkaritza maila % 19,02 da eta kide bi dagozkio.

CC.OO. sindikatuaren ordezkaritza maila % 18,91 da eta kide bat dagokio.

Eta UGT sindikatuaren ordezkaritza maila % 10,91 da eta kide bat dagokio.

Bilbao, 2016ko uztailaren 13a.

Lan Harremanen Kontseiluko burua,

TOMÁS ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala