Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2016ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3776

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-10-2016 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak ebazpen-proposamena eman duela, 2016ko ekainaren 13a.

Aipatutako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), iragarki hau argitaratzen da.

Ondorioz, jakitera ematen da ezen, 2016ko ekainaren 13an, ebazpen-proposamen bat eman dela, Acción Ocioaventura, S.L.ri irekitako SAN-01A001-10-2016 zehapen-prozeduraren gainekoa; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena den abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b) eta 50.6 artikuluetan tipifikatutako arau-hauste bat egozten baitzaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Santiago etorbidea 11, Vitoria-Gasteiz), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 11.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala