166. zk., 2016ko irailaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 3 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3774
IRAGARKIA, «Uraren Euskal Agentziako 2016, 2017 eta 2018 ekitaldietako urteko kontuak berraztertzeko kontu-ikuskaritzako zerbitzua» helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: URA/012A/2016).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: URA/012A/2016.
2.– Kontratuaren helburua.
a) Helburuaren deskribapena: Uraren Euskal Agentziako 2016, 2017 eta 2018 ekitaldietako urteko kontuak berraztertzeko kontu-ikuskaritzako zerbitzua
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen karatulako 10 puntuan zehaztutakoa.
d) Gauzatzeko epea: 2019ko ekainaren 30 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita hamazortzi mila bostehun eta hogei euro eta hirurogeita sei zentimo (78.520,66) gehi hamasei mila laurehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita hamalau zentimo BEZarenak (16.489,34) guztira, laurogeita hamabost mila eta hamar (95.010) euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Egoitza.
b) Helbidea: Orio kalea, 1-3.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01010.
d) Telefonoa: 945 01 17 00.
e) Faxa: 945 01 17 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko irailaren 19a, 12:00ak baino lehen.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europako Batasuneko estatu bateko enpresa ez-espainiarrentzat: berariazko klausula administratiboen karatulan zehaztutakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 19a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzen gutun-azalak irekitzea.
a) Iritzia ematea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2016ko irailaren 27a.
5) Ordua: 12:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2016ko urriaren 11a.
5) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako informazioa.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna (hala badagokio):
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 3a.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.