165. zk., 2016ko abuztuaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3764
IRAGARKIA, 09/2016 zehapen-espedientean espedientearen instruktoreak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Ohiko moduan saiatu arren, Saturnino Perea Rodríguez jaunari, La Iguana Bar taberna-establezimenduaren titularra bera (Hedegile kalea 94, etxabea, Vitoria-Gasteiz), ezin izan zaio jakinarazi aipatutako ebazpen-proposamena. Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau.
Haren bidez, aditzera ematen da 2016ko uztailaren 14an ebazpen-proposamen bat eman dela osasunaren arloko arau-hauste bat (tabakoa) egiteagatik irekitako zehapen-espedienterako.
Legezko ohartarazpenak:
– Ohartarazten zaio ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zehatzeko ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluarekin bat, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak egiteko, espedientearen edukia kontsultatzeko Osasuneko lurralde-ordezkaritzan: Olagibel 38, Vitoria-Gasteiz (Araba), eta espedientearen agirien kopiak lortzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo izango ditu ondorioak, epeak zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 9a.
Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ARTURO LÓPEZ RUIZ.