Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2016ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3763

IRAGARKIA, 03/2016 zehapen-espedientean espedientearen instruktoreak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ohiko moduan saiatu arren, Pase Cafetería kafetegi-establezimenduaren titularrari (Foru kalea 39, Vitoria-Gasteiz) ezin izan zaio jakinarazi aipatutako ebazpen-proposamena. Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau.

Haren bidez, aditzera ematen da 2016ko uztailaren 4an ebazpen-proposamen bat eman dela osasunaren arloko arau-hauste bat (tabakoa) egiteagatik irekitako zehapen-espedienterako.

Legezko ohartarazpenak:

– Ohartarazten zaio ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zehatzeko ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluarekin bat, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak egiteko, espedientearen edukia kontsultatzeko Osasuneko lurralde-ordezkaritzan: Olagibel 38, Vitoria-Gasteiz (Araba), eta espedientearen agirien kopiak lortzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo izango ditu ondorioak, epeak zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 9a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala