Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2016ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3762

IRAGARKIA, honen bidez, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakiak jakinarazten dira.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko erabakiak interesdunei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hori, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Bestalde, 30/1992 Legearen 114.1 eta 115.1 artikuluak ezartzen dutenaren arabera, ebazpen horien aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Trafikoko zuzendariaren aurrean. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Donostia, 2016ko abuztuaren 10a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala