Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2016ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3760

IRAGARKIA, judizioko kostuen tasazio-espedienteen gaineko administrazio-egintzen jakinarazpenei buruzkoa.

Dagozkion epaitegiek onartutako kostuen tasazioak jakinarazten saiatu arren, ezin izan da. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da, eta interesdunari jakinarazten zaio honako epe hauek dituela zor dituen kopuruak borondatez ordaintzeko:

a) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratu denean, argitaratu denetik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratu denean, argitaratu denetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Zorrak borondatezko epean ordaintzen ez badira, premiamendu-bidera joko dela ohartarazten zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 139.4 artikuluarekin bat etorriz, dagozkion errekarguak aplikatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu honetan egin beharko da ordainketa (prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatuta):

IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 13a.

Auzibideen zuzendaria,

ALBERTO SAIZ GARITAONANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala