165. zk., 2016ko abuztuaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
A CORUÑAKO LAN ARLOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3759
EDIKTUA, 0000006/2016 kaleratze-prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Maria Jesús Hernando Arenas, A Coruñako Lan Arloko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, hau jakinarazten dut:
Lan Arloko epaitegi honetan epaia eman dela, kaleratzea dela-eta Victor Ruben Gomez Ribeirok eskatuta Alpe Multiasistencia, S.L.ren aurka bideratu den 6/2016 kaleratze- eta uzte-prozedura orokorrean. Epaitzak honela dio:
Baiesten dut kaleratzea dela-eta Víctor Rubén Gómez Ribeirok Alpe Multiasistencia, S.L. enpresaren aurka jarri duen demanda, eta, beraz, bidegabeko kaleratze deklaratzen dut 2015eko azaroaren 24an demandatzailea kalean utzi izana, eta, beraz, azkendutzat ematen dut bi alderdiak lotzen zituen lan-harremana, ebazpen honen datatik aurrera (2016-06-08), Soldatak Bermatzeko Funtsaren arabera, eta, Alpe Multiasistencia, S.L. kondenatzen dut honako zenbateko hauek ordaintzera: 976,44 euro kaleratzearen kalte-ordain gisa eta 8.742,86 euro gordin izapide-aldiko soldata gisa, eta prozeduraren kostuak, non letraduaren ordainsariak sartuta egongo baitira (gehienez, 600 euro).
Soldatak Bermatzeko Funtsak parte hartu du prozesuan.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi, beraren aurka Galiziako Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salan erregutze-errekurtsoa aurkezteko eskubidea dutela, zeina epaitegi honetara agertuta edo idatzita iragarri ahalko da, jakinarazpen-egunetik hasita bost eguneko epean.
Edonola ere, errekurtsoa iragartzen duen unean errekurtso-egileak letradu bat izendatu beharko du, errekurtsoa izapidetzeko.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Alpe Multiasistencia, S.L. sozietateari legez jarritako moduan jakinarazteko –non dagoen ez dakigunez gero–, ediktu hau egiten dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Hartzaileari adierazten zaio ebazpen edo zedularen kopia bulego judizialaren iragarki-oholean jarriz egingo direla hurrengo jakinarazpenak; nolanahi ere, salbuespen izango dira auto edo epai forma izan behar duten ebazpenen jakinarazpenak, bai eta epatzeei buruzkoak ere.
A Coruña, 2016ko ekainaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.