165. zk., 2016ko abuztuaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3758
EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 577/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Filiazioari buruzko judizioa: 577/2014.
Demandatzailea: Moises Fermin Anton Correa.
Demandatua: Araika Sobrino Queiro eta Fiskaltza.
Ediktuaren hartzailea: Araika Sobrino Queiro.
Araika Sobrino Queiro-ren aurkako prozedura horretan, zeina auzi-ihesean baitago eta helbide ezezaguna baitu, autoa eman da 2016ko uztailaren 21ean.
Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.
Donostia, 2016ko uztailaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.